MUTILEK BIHOTZ GORRIA,
BEREHALA ASETU BEHARREKOA,
NESKOK ZER ote DUGU?
Inor ez dadila haserretu jarritako izenburuaz, Marina Subirats-en elkarrizketa entzun eta gero ONDO ulertuko baita izenburuaren aukeraketa.
Maria Subirants-ek ondo dioskun moduan (“Cómo educar en la igualdad de género”) arazoa errotuta dago gizakiaren historian, neskak eta mutilak desberdin hazi gaituzte eta hazten ditugu: neskok sufritu, mutilek nahi duten guztia berehala lortu. Honelako sustraiak, besteak beste, dira errotik kendu eta gainditu beharrekoak.
Genero-indarkeriaz emandako apunteetan agertzen diren zenbakiak beldurgarriak iruditu zaizkit. Datu horiek gerretan genozidioetan dauden zenbakiak gainditzen dituzte. Datu ofizial horiek gainera, urtez-urte igotzen doaz. Tamalez, epidemia honen kontrako neurri nahikorik ez da hartzen eta hartutakoak ere, ez dira uste bezain eraginkorrak. Beste datu batek ere asko inpaktatu nau, goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen duela genero-indarkeria. Hasiera batean pentsa daiteke, genero-indarkeria beheko lanpostuetako kontua dela, baina ez, transbertsala da. Azkenik, zer esan gazte jendearen inguruko datuak direla eta? Nola azal genezake gazteen artean lakra honek duen eragina? Adin bat dugunok hainbat gertaera, filma, diskurtso sexista ikusi, entzun ditugu, baina gazte hauek teoriaz?, beste kultura batean hasitakoak badira, nola azaldu gertatzen ari dena?
Bideo hau beste behin ikusita aspaldiko anekdota bat gogoratu dut, interesgarria dela uste dut. Aspaldi piszinara joaten nintzen eta ni joaten nintzen orduan 6 urteko umeak ere joaten ziren. Aldageletan amak seme-alabekin egoten ziren eta amak ia beti semeei zeuden laguntzen bainu-jantzia edota kaleko arropak jazten. Neskak ostera, gehienetan, bakarrik jazten ziren. Horrez gainera, pasilloetara irteten zinenean aitak euren artean berbetan zeudela jabetzen zinen. Adibide hauek eramaten gaitu genero-indarkeria ikasia dela pentsatzera. Genero-indarkerian neskak sufritu egiten du, baina horretan hazita dago, mutilak bere desioak lehen bait lehen betetzera.
Genero-indarkeriaren prebentziorako protokoloak, kanpainak, kultura berria behar dugu. Hezkuntza Sailak, besteak beste, Ikastetxeetan genero-indarkeriaren prebentziorako esku-liburua bideratu zuen ikastetxeetara.
Ebaluazio Diagnostikoetan (ED) genero-berdintasunaren inguruko galdera egiten zaizkie bai ikasleei bai ikastetxeetako zuzendaritza taldeei. Galdesortako emaitzekin berdintasun txostena egiten da.
Aurten, Bigarren Txostena argitaratuko da laster. Bertan ED15-ED17ko datuak konparatu dira. Emaitzak orokorrean positiboak, baina arlo batzuetan espero baino motelagoak dira.
Ikastetxeetan aldaketak nabaritzen dira, bai formazio-planetan, sentsibilizazio kanpainetan parte hartzen, urteko planetan eta ikastetxeetako dokumentuetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina