Genero-indarkeriaren
inguruan ikusitakoari buruz pentsatzen hasita, iruditzen zait gaur inoiz baino
gehiago datuak kontrasta ditzakegula, hau da, espero dut momentu jakin bateko
datuak, alegia, gure gazteen iritziak
aldatzen joatea denboraren, hezkidetzaren eta gizartearen bultzadaren poderioz.
Izan ere, “Gazteek maitasun erromantikoan sinesten
jarraitzen dute” artikuluan jasotzen
diren emaitzak kezkagarriak dira oso: Gazteen %70ak
erantzun du maitasuna itsua dela (Granadako
Unibertsitatearen ikerketa).
Itxaroten nago gure
Hezkuntza Sisteman ISEI-IVEIk laster eskainiko digun 6 urtetan zehar eginiko
azterketen emaitzen txostena. Garrantzizkoa izango dugu jakitea non kokatzen
diren gure gaztetxoak eta hezkuntzatik zein norabide hartu behar dugun zehazten
lagunduko dizkiguten gomendioak.
Dena ikasi eta desikasiz
ikasten goazelako, Haur Hezkuntzatik adiskidetasuna, harreman ona lantzen dugu,
hori ez! edo ez dut nahi! bezalakoak ere esateko gai; biografia etikoa
eraikitzen: pertsonekin nago, ez objektuekin… maitasuna berdintasunean ere
ikasi egiten da, elkarrengandiko harremanetan.
Badakigu hala ere,
belaunaldietako lana izango dela, baina agian izan gaitezke baikorrago, zeren
noiz izan dugu gaur egunean dugun jendarte mugimendu, egitura, baliabide eta
bestelakorik egoera eta ikuspegia partekatzeko?
Honengatik, June
Fernández-en esaldia aipatu nahi dut “Gehiegizko ardura
da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume,
ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire
kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea”,
oso errealista eta posibilista iruditzen baitzait eta neure prozesua
honelakoxea izaten jarraitzea nahiko nuke:
Gaiari jarraiki, 2015eko Blancaren post-a aukeratu dut hain zuzen ere, goian aipatutako datuek
2019an zenbaitetaraino eboluzionatu duten laster jakin ahal izango baitugu.
2015ean jaso zituenak:
|
Gazteen artean estereotipo sexistak ez dira
desagertu, eta kualitaterik baloratuenak boterea eta indarrarekin
erlazionatuta daude, haien artean: ausardia, tinkotasuna, autosufizientzia,
konpetibitatea.
Emakumeengan, ordea, baloratuenak: edertasuna,
sentsibilitatea, mendekotauna, bakartzeko eta ulertzeko gaitasuna,
eskuzabaltasuna, pasibitatea, ahultasuna eta mendetasun afektiboa.
Ikusten da nondik doazen emakumeen eta gizonen
interesak eta nork daukan eskuetan boterea .
Ines Aberdik esaten duen moduan,
“estereotipo sexisten iraunkortasunak
genero indarkeria ezkutatzen laguntzen du”.
Bestalde Veronica de Miguel Lukenek egindako ikerketaren arabera, “ Gazteek gainerako herritarrek baino
tolerantzia handiago dute genero-indarkeriaren aurrean”.
|
2019an zer diote gure
gazteek? bada aurrerapenik?
|
Eta zein da hezitzaile
moduan geure buruari jarri nahi diogun erronka hurrengo bi urteetarako?
Irudipena daukat, datuak ondo aztertuta,
fokuak non jarri behar ditugun asmatzen joango garela, baina geugandik
hasita, helduon kalitatezko arreta gelan, kontzientea eginez.
Prestakuntza eta
hausnarketa ugari partekatzen ari gara, norbera bere esparruan, geure kideekin
eta ikastetxeetako ordezkariekin mintegietan. Agian kate luzeegia da
ikasleenganaino iristeko, baina jendartearen indarra ere sartuko da
ikastetxeetan eta indarrak batuz joango gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina