"Aitatxu, aitatxu! Hartu, azkar, jaka! Kaka egitera noa!"
Haurrak horrela esan dit jaka emonez, ta ziztu bizian aldegin
tabernako irolen bila. Ohikoa ez dakit dan, baina taberna honetan
hauek atzeko partean daude. Barra luzearen eta mahaitxoen artean
dauden pertsonen artetik egin behar izan du bidea, “parkatu”
nahikotxo esanda. Gaztea da, baina ondo hezitua.
Ni
atzetik joan natzaio, lasai. Nere gorputzak ere beharrak bete nahi
ditu, baina ez daukat hainbeste presarik. Bi ateen aurrean dago zain.
Bi komun, bakoitzaren atean afitxe txiki bategaz. Batean makiltxoz
egindako pertsona bat. Ohikoan, irudi hau “gizon”ekin lotzen
dena. Ondokoan, emakume arekin lotzen den beste irudi bat.
Ateetako
bat zabaldu, eta bertan sartzeko prest agertu da. Baina hara! Atean
gelditu du atara behar zuen pertsonak. Goitik begiratuta “Hau ez da
zuretzako komuna – esan dio. - Zure bestea da.”
Suabe-suabe
hurbildu naiz beragana, eta “Parkatu, zu zara bere gurasoa?”
galdetu diot. “Ez, nereek argi daukate zein dan bere lekua.”
erantzun dit. “Ni naiz bere aita, ni arduratuko naiz berarekin. Eta
orain, utzi pasatzen umea, kaka egin behar duela.”
Zerbait
esan behar zuela iruditu zait, agian eztabaidan hasi nahi zuen. Ez du
egin. Erditik kendu eta umea irolan sartzen utzi du.
Bada,
kaka egiteko ere genero bazterkeria!! Noiz arte Espainiako
konstituzioaren aurkako ekintza hauek onartzen? Ez du zerbait esan
behar honen inguruan espainiako “Tribunal Constitucional”
delakoak?
Aurreko
edizioko sarrera hau “Genero
Sistemari Buruz Hausnartzen” aukeratu dut. Batetik, beste
sarrera batzuetan ikusi ez dudan matizazio bategatik: “mendebaldeko
genero sistema” honen inguruan jarduten bara batik-bat. Non daude,
baldin badaude, beste gizarte batzuetako genero sistemak?
Eta
bestetik, proposatutako bideoak nik proposatu behar nituenak
direlako.
Eta Maiderrek erabili dituenez, nik liburu bat eta Instagrameko kontu bat proposatu nahi dizuet.
Eta Maiderrek erabili dituenez, nik liburu bat eta Instagrameko kontu bat proposatu nahi dizuet.
Liburua
Laura Moran-en “Orgasmitos”
da (Twitterren @veneciana1981).
Irakurtzen hasi besterik ez dut egin, eta ikusten dut hainbat genero
estereotipo apurtuko dituela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina