2019/11/04

GENERO INDARKERIAREN AURKA ELKARREKIN: eredu berriak sortuz



GENERO-INDARKERIAren inguruko datuak eta txostenak aztertu ondoren zenbaki hauen
atzean dauden emakumeak datozkit burura: 

Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Estatuan 126.742
salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren .
Haietariko 3.990 EAEn eta 1.328 Nafarroan. 
Benetan datu beldurgarriak!! Eta beldurgarriena datuak urtez urte errepikatu edo gehitu egiten direla.

Etxean, ikastolan egunero elkar errespetatzen, aniztasunean eta hezkidetzan hezten
etengabe lanean  ari garelakoan gaude, baina hain errotuak ditugun ereduak haustea ez da hain erraza.
Egoera eta gertaera xume asko izaten dira gure egunerokoan, indarkeria zantzurik ikusten ez ditugunak
baina indarkeriaren adierazle direnak. Oso gauza txikietatik hasten baita dena. 

Irati Mendiguren Cosgayaren posta ere aipatu nahiko nuke, indarkeria matxistari aurre egiteko
aipatzen dituen erronkekin bat bainator: maskulinitate berriak, autodefentsa dimentsio pertsonal
eta kolektibo gisa eta maitasunaren eredu berriak.


Indarkeria ikasitako harreman estrategia bat da, ez da berezkoa. Beraz, heziketan dago gakoa.
Haurrak adin goiztiarretik hezi behar dira, eskolan ez ezik baita etxean eta kalean ere:
Hezi ditzagun gure ikasle eta seme-alabak aniztasunarekiko errespetuan.
Gatazken kudeaketa baketsuetan.
Maitasun eredu berrietan.
Genero estereotipoetatik aske!
Mikromatxsimoa detektatu eta aurre egiteko trebe.

Tratu onak genero indarkeriaren aurka!





Amaitzeko sarean topatu dudan artukulu bat: Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi.
Bertan aipatzen den moduan astakirten pila detektatu eta bide batez kontzeptu batzuk argitzeko
baliagarria.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina