2019/11/03

Genero-indarkeriari buruz hausnartzen


Irakurgaia irakurri ondoren zenbait datu deigarriak egin zaizkidanak aipatuko ditut:

  • -    Buruko gaixotasunak dituzten emakumeetan 10etatik 8ยช jasotzen dute genero-indarkeria. Hau horrela bada, zenbakiak ikaragarriak dira.
  • -      Indarkeria-matxistaren zifrak ez dute biktima guztiak kontutan hartzen, datuak ia bikoiztu egiten direla dio.
  • -       Gazteen artean, gizonen kualitate baloratuena boterea eta indarrekin erlazionatuak daudenak. Eta emakumeengan edertasuna, sentsibilitatea, mendekotasuna.
  • -         Gazteen artean, harreman sexualen estereotipoak mantentzen direla. Harreman sexualak mutil desberdinekin mantentzen dituzten neskak prostituta kontsideratuak daude eta, aldiz, harreman sexualak neska batzuekin izaten dituzten mutilak arrakasta eredu moduan baloratuak daude. Mutilen infideltasuna naturaltzat eta neskena traiziotzat hartzen dute.
  • -          Bortxaketa justifikatu daitekeela uste dute Europar Batasuneko hamar biztanletik bi. Datu hau benetan ikaragarria da.

Datu hauek ikusita eta batez ere gazteen datuei arreta jarri ezkero badirudi azken urteetan gauzak ez direla asko aldatu. Nire buruari galdetzen diot, hezitzaile modura zer egiten ari gara edo zer ez gaude egiten egoera horri buelta emateko.

Ez dakit ezkortasunean murgiltuta nagoen, baina nere inpresioa da hezitzaileok bide batetik goazela hezkuntza hezkidetzailea sustatu nahian eta gizartearen zati handi bat beste bide batetik doala, zenbaiten interes ekonomikoak, kontzientzia falta,…
.
Asko gustatzenn zait Carmen Ruiz Repullon “La escalera de Pepe y Pepa” gazteen arteko erlazio afektiboak adierazteko errez ulertzeko moduan.



Eta baita era Janire Estebanez webgunea “Mi novio me controla…”


Genero-indarkeria ikasia dela frogatzen duen adibidea kultura “matriarkatuak” edo ia matriarkalak dituzten gizarteak izan daiteke, hala nola  Mosuo kultura (Tibetetik hurbil) non badirudi ez dagoela biolentziarik.

Beste edizioetako Aida eta Itxason post  aukeratzen dot emakumeen ahulduntze eta elkartasuna eta maskulinitate jarrera berri hezkidetzaileen ildotik genero-indarkeriaren desagerpena dakarrela diote.  Ados nago hortxen dagoela gakoa.


Amaitzeko, etorkizunerako erronkakak:

  • -          Eredu positiboak, batez ere gizonezkoen jarrera hezkidetzailek aurkitu behar ditugu eta emakume indartsuak eta elkartasuna beraien artean.
  • -          Heziketa afektibo sexuala landu, pornografiari aurre egin behar diogu.
  •              Eskola , familia eta gizartearen arteko elkarlana.
  •       M ikromatxismoak identifikatzeko tresnak eman.

                          

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina