Hainbestetan entzun izan baditugu ere, beldurgarriak egiten jarraitzen zaizkigu eraso sexisten inguruko datu lazgarrienak. Munduko %35i eragiten diotela adierazten dutenetik abiatuta, Europako 62 milioi emakumeek sufritutako indarkeriatik pasa eta EAEko indarkeria matxistak erahildako 101 emakume eta 11 haur aipatzera iristen gara (Berriak aldizkariko indarkeria matxistari buruzko helbidea). Eta espresio ikaragarri hau, izugarria izanik, izeberg-aren gailurra besterik ez da; bortitzena, deitoragarriena, beldurgarriena, baina ikusgai dugun bakarra.
Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, indarkeria sinbolikoan jartzen duelako indarra. Eta proposamen gisa, 2013an "Documentos TV" programan emandako "Miss Escaparate" dokumentala estekatzen dizuet. EEBBetan kokatuta dagoen arren, indarkeria sinbolikoaren analisi sakona eta interesgarria egiten baitu.
Baina itxaropenez bukatu nahiko nuke sarrera hau. June Fernándezen hitzak jaso eta mikromatxismoen aurrean mikroiraultzen beharra aldarrikatzen bukatu nahiko nuke. Ikasia eta hain barneratua dugun mendekotasuneko errealitatea irauli eta umorea, ... bitartez beste mundu bat posible dela aldarrikatzen bukatu nahiko nuke. Beste testuinguru batean adierazitako hitzak badira ere, eta gizon batek adierazitakoak (Jon Maiak), hausnarketa honetan baliagarri izan daitezkeela iruditzen zait. Ildo honetan, interesgarria ere Argian argitaratutako "Konplexu eta estereotipoak hausteko ordua" artikulua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina