2017/11/06

GENERO INDARKERIARI STOP!



Aste honetako gaia oso interesgarria iruditu zait (astero gertatzen zaidan bezala): aukera eman didalako, gauza pilo bat ikusi, ikasi, hausnartu, barneratu eta partekatzeko nire lankideekin eta zerbaitekin hasteagatik definizioarekin hasiko naiz:

“Genero” hitza erabiltzea egokia iruditzen zait, emakumeen kontrako indarkeriari buruz mintzatzerakoan, indarkeria hau gizarte-eraikuntza zehatz baten ondorioa delako; hau da, patriarkal gizartearen ondorioa, hau desberdintasunean oinarritutako gizartea delako, non emakumea menpekoa den.

Hasteko, 2004-ko Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea aurrera pausua izan zen, baina motz geratu zen, definizio honetan, erasotzat hartzeko, bikotekidea edo bikotekide ohia izan behar baitzuen.

Askoz osatuagoa da, talde feministek kontuan hartzen dutena: edozein gizonek (ezaguna, laguna, ezezaguna, enplegu-emailea …) emakume bati eraso egiten dionean, genero-indarkeriaz edo emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egiten da. Hau da, genero-indarkeria emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dituzten tratu txar psikologikoak, abusuak, agresio fisikoak eta ustiapen sexualak dira.

Emakundek beste ideia bat azpimarratzen du: “Emakumeen eta gizonen artean botere-harreman desorekatuan dauka oinarria genero- indarkeriak. Eta jarraitzen du: Egoera horretan, emakumeen aurkako indarkeriak gizonen boterea eta emakumeen gaineko kontrola nabarmentzen du () eta horren bidez, emakume guztiei jakinarazten zaie sistema patriarkalaren logika gainditzen badute indarkeriaren biktima izan daitezkeela”.

Izugarria benetan: “emakumea izate hutsagatik eta zuretzako diseñatu dugun bidetik ateratzen bazara…. ondorioak onartu beharko dituzu”. Beldurrezko ipuina izan liteke.

Genero-indarkeria kulturala, estrukturala eta ideologikoa da. Ideia hau, hain dugu barneratuta, ezen askotan emakumeak ere onartzen eta justifikatzen baitugu (eta gertatzen zaigunean, errudun senti gaitezke. Guk eragindako zerbait izanen balitz bezala!!)

Sexismoak sortzen duen desorekak ez du emakumeen kolektiboan bakarrik eragiten. Gizonei pribilegio batzuk ematen dizkie, engainatuta edukitzeko eta ez ikustarazteko sistema ez dela ona”. Esaldi honek gogora ekarri dit Miguel Ángel Arconada gizonen inguruan mintzatzen denean. Horretarako ikus dezakezue :


Genero indarkeria (eta orokorrean hezkidetza) ezin da emakumeen kontua soilik izan. Beraz, non daude gizonak gai honetan? Zeren zai daude? Zeren beldur dira? Bere pribilegioak galtzera?





Luis Boninorekin beste kontzeptu interesagarri bat ikusi dugu: Mikromatxismoak. Eta hau oso hitz interegarria iruditzen zait nerabeekin lantzeko. Hor hasten baita indarkeriaren prozesua, mutilak neskari esaten dion tuntunkeria horretan, mugikorraren kontrola edota zer jantzi eta norekin joaten den jakin nahi duenean. Ildo honi jarraikiz, nabarmentzekoa, Carmen Ruiz Repullok kontatzen duen Pepe eta Peparen istorioa:





Bukatzeko, eman dizkiguzuen datuak izugarriak dira: bai lurraldeka agertzen diren datuak (herrialde aberatsetan %32,7-a) bai gazteei dagozkien datuak. Aurrera egin beharrean atzera goazela ematen du.

Zer egin dezakegu ikastetxeetan? Gaia landu, definizioak ikusi, datuak eman, maitasun erromantikoaren mitoa hala nola erdi laranjaren mitoa desmitifikatu, maitasunaren izenean dena ezin dela onartu agerian jarri, ezetz esaten irakatsi.


Erronka izugarria, ditugun datu horiek gora egin ez dezaten.







Beste ikastarokideen lanak irakurtzerakoan, guztietan zerbait interesgarria azaltzen da eta zaila da bat aipatzea. Hau proposatzea erabaki dut



eta Maiteren bideo hau ere


Hurrengorarte lagunak













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina