2019/11/18

Jai anitzak, ospakizun oparoak

Hasieran gaiari heldu genionean bestelako jai batzuetan nuen pentsamendua; udakoetan, herrikoietan zehazki. Inoiz ez dut entzun "jai egun morea" delakoa eta aipatzen eta ikusi diren jai/ospakizun ezberdinak oso barneratuta ditudan arren, "moreen" inguruan ez dut inoiz pentsatu nik jaia ulertzen dudan moduan. Ez dakit, ulertzen dut "jai" bezala izendatzearen zergatia, baina nire ustez, ez da egokia, ez dakit, ez dut gustoko.

Beno, dena den, urtean zehar askotariko jaiak egiten dira txoko guztietan; batzuk onartuagoak, besteak ezkutuagoak. Tradizioari, solztizioari, erlijioari, herriko jaiei, urtebetetzeei,... jarraiki izendatu genitzakeen ospakizunen zerrenda amaigabea da. Kontua ordea, gizartean zer nolako moldaketa, entzutea eta ospakizun eredu ematen den da.
Euskal Herriko jai ereduaren inguruan asko dago esateko eta hausnartzeko eta talde, ekintzaile eta banakako asko dabiltza horretan, baina horrek baino garrantzi handiagoa beharko luke egutegiak gorriz ematen dizkigun datak: esan bezala, gabonak, aste santua (erlijioa topera, ze ondo!), baina baita; espainiar konstituzioa, armada eguna, espaniarren naziotasun eguna... batzuei uko egitea eta hauen aurka azaltzea oso erraz egiten zaigu, baina egun tradizional/erlijiosoekin..... AI! nola aldatu hori...? bada, bagoaz hortan ere gutxinaka!
Adibide bat jartzearren, jakina da San Juan bezperako gauan (udako solztizioa ospatzen denean) sorginak erretzen direla sutan... eta norbaitek galdetuko balu zergatik? ba, tira tradizioa. Txikitan urteko dantzatu izan dut suaren inguruan sorgiƱak erre aurretik eta super polita iruditzen zitzaigun, gerora, praktika honek zer pentsatu ematen du; eta honi ere alternatibak eman zaizkio.
1.-Sorginak erretzearen praktika alde batera utzi.
2.-Hernaniko herrian entzuna dut akelarrea egiten dutela eta "orgia" antzerako bat. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/06/24/vecinos/buruntzaldea/akelarrea-sutan 
Ez dakit asko honen inguruan, baina tira, badira jai konkretuei modu sinplean buelta emateko moduak.

Jaiak eta ospakizunak modu hezkidetzailean lantzeko metodoa ez zait bereziki erraza iruditzen, gizarteak beste jai eredu hegemoniko bat bultzatzen baitu beti, baina beharrezkoa iruditzen zait konturatzea ze praktika edo mezu diren ez-egokiak eta horiei erantzun alternatiboak ematea, askotan oso sinplea izan daitekelarik.

Bukatzeko, pasa den urteko sarreretatik hurrengoa aukeratuko nuke: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ondo-pasatzeko-jaiak.html   (neu naiz edo ez ditut pasa den sarrera guztiak aurkitzen?? oso gutxi irakrtzeko aukera izan dut)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina