Gatazken
inguruan informazioa biltzen, ikuspegi pedagogiko batetik gatazkaren inguruko bideotxo hau ulergarri
eta interesgarria izateaz gain, oso informazio baliotsua ematen digula iruditu eta
hemen konpartitzea okurritu zait.
Iazko
posten artean honekin
geratzen naiz, izan ere Paco Cascón-en ideiak pentsarazi eta hausnarrarazi dit,
erlazio eta taldearen nortasunaren inguruan. Gatazkak ebaztearen teknikak,
espazioak…hau da, nolalakotasunen inguruan, gizarte justuago eta bakean
oinarritutako mundu bat lortu ahal izateko.
Erronka
nagusiari dagokionean, nire ustez irakaslearen bitartekari lanari dagokio. Gatazkak
egunerokoan egotea normala da, oso ohikoa, eta askotan ez dugu jakiten nola
esku hartu. Nire ustez, haurrek hauek konpontzeko gaitasuna garatzen lagundu
behar diegu. Gure bitartekari lana da izatez zaila, izan ere, erantzuna eman
gabe jardun behar dugu hor, laguntzen baina beraiek beren baliabideekin
erantzuna edota emaitza bilatzeko gaitasuna lor dezaten zai. Baliabide
baliagarri bat uzten dut, inspiratzeko ideia moduan. Zamakola ikastetxeko “Adostokia”. Haurren arteko gatazkak
ebazteko espazio edo gune bat non batek ahoa duen, eta orduan du hitz egiteko
aukera, besteak belarria duen bitartean, entzuteko aukera eta betebeharra
izanik. Ondoren, rolak aldatzen dira, biak entzunak izan direla eta biek hitz
egin dutela sentituta. Ez al da ideia bikaina?
Bukatzeko,
Hik Hasiko artikulu
bat uzten dizuet, bizikidetza positiboaren inguruan, irakaslearen lana eta
hainbat dinamika proposatzen ditu.
Iazko sarreren artean Artaldetikat-en “Gatazka gu
gara” posta hautatu dut, eskaintzen dituen bideo interesgarriengatik,
tartean Paco Cascónen gatazken inguruko bideoa, eta Jule
Goikoetexearen ”Bakea ez
da existitzen, feminismoa bai” artikuluagatik.
Paco Cascónek hainbat gogoeta aurkezten ditu bere hitzaldian, tartean
“Gatazkak naturalak dira, biolentzia aldiz ez”. Batzuetan gatazkarik gabeko
mundu bat posible dela uste dugu, eskola ere hala izateko, arauez betetzen
dugu, baina kontziente izan behar gara, ez dela posible, beti egongo direla
interes edo behar desberdinak eta horiek lortzeko aukera ugari, gatazkak sortuko dituztenak. Baina gatazka
ezinbestekoa bada ere, berari ematen zaion erantzuna da modu eraikitzailean
jorratzen ikasi behar duguna. Horretarako hainbat trebetasun eta tresna erabiltzen
ikasi behar ditugu. Trebetasunen
artean, konfiantza eta errespetua lantzen ikasi behar dugu, taldeen kasuan talde
barruko harremanak landuz. Garrantzizkoa da ere, argi eta ondo espresatzen
ikastea, entzuketa aktiboa egitea eta erabakiak kontzentzuz hartzen jakitea.
Tresnei dagokionez, prebentzioa eta negoziazioa ezinbesteko
lanabesak dira eta beharrezkoa denerako bitartekaritzarako guneak edukitzeak,
behar diren denborak hartzen, akordioak lantzen,... lagunduko du.
Oraindik gatazka hitzak oso konnotazio negatiboa daukalako eta askotan
beldurra izaten dugulako gatazken aurrean, hezitzaileon
erronka, gatazken inguruan dugun irudi negatiboa gainditzea izan daiteke, modu
horretara beste era batera jokatzeko aukera izango dugu. Gatazketan ere ikasi
egin dezakegulako eta ikaskuntzaren elementu mesedegarri bihurtu. Ideia horrek,
gatazkak ikasleen artean harremanak mehatxatzen dituzten egoera bezala ikusi
ordez, irakatsi eta ikasteko prozesua aberasten duen ideia indartu dezake. Baina
honek, beste lanketa pertsonala exijitzen digu hezitzaileoi, formazioaz gain.
Nire partetik, hauek dira eskaini nahi ditudan baliabideak:
MÉNDEZ, ROCÍO (2010). Resolución de
conflictos en el aula: técnicas de negociación y comunicación. Revista digital para profesionales de la
enseñanza, .https://www.feandalucia.ccoo.es/docu/p5sd7326.pdf. Oso modu xumean 6 orritan gatazken
ezaugarriak eta aurre egiteko moduak azaltzen ditu. Bada tartean ideia interesgarria:
ikasle bitartekariaren figura.
Beste baliabide interesgarria, Harremanitz talde kooperatiboak
eskaintzen duen Harremonak zerbitzua da. Urteak daramatzate harreman
hezkidetzaileak eskoletan lantzen.
Askotan
pentsatzen dut eztabaidatu aditza inglesez duen esanahia eman behar diegula “to
discuss”. Hezkuntzan ( eta etxeko heziketan) irakatsi behar diegu gaztetxoei (
eta nagusiei) gatazka batean irtebide- aukeren artean Lankidetza dela parte
bientzat emankorra. Horixe ikusten dut ERRONKA HEZITZAILEA.
Gatazka gelan lantzeko oxfamekoweb orrianmaterial desberdin topatu dezakezue.
Pasaden urteko sarreren
artean Iratxe
Laesen gatazken gatazka aukeratu dut. Bere moduan, aste honetako gaiarekin
gatazkaren garratziaz ohartu naiz. Gatazkak ez dira ekidin behar, aurrera
joateko laguntzen dute era positiboan lantzen badira.
Gatazka kudeatzeko urrezko
tresna bestearenganako ERRESPETUA da:
Iazko bi post aukeratu ditut:
bata maisazoerena GATAZKEN TRATAERA HEZKIDETZAILEA. Oso ondo
argudiatuta dago eta baliabideak ere interesgarriak dira. Leire Imazena ere
gustatu zait MINDFULNESSZENTROETAN: TRESNA OSASUNGARRIA. Oso aportazio baliagarria egiten du. Eskoletan
emozioak kontrolatzeko tresnak behar ditugu, emozio osasuntsuak sortzeko eta
negatiboak bideratzeko. Mindfulness gaur egun pil-pilean dago eta izan daiteke
tresna bat. Pentazitateak ere “sintonia” aportatzen du (Bizikasi ikasmaterialetan
agertzen da)
Gatazkak ondo ulertzeko izebergen eredua erabiltzea
egokia da.
Feminismoak hainbat ekarpen ematen ditu gatazken
trataeran. Hala nola: gatazketan inplikatutako pertsonek subjektu-kategoria
izatea; gatazkei irtenbidea emateko eskema guztiak (lehia, saihestea, etsipena,
lankidetza) kontuan izatea; hezkuntza eta heziketa kontzeptua aldatzea,
hezkidetzaz aritzea, garrantzia ematea adimen-garapenari zein emozio-garapenari
genero-zauria sendatzeko.
Gatazkei aurre egiteko kontuan hartu beharrekoak
dira: boterearen garapen partekatua izatea; egokiak ez diren jarrerak aldatzea
daukagunaz baliatuz, hau da, birziklatzea; aniztasuna kontuan izatea bai, baina
nahiz eta genero-kultura dela eta askotan, mutilek eta neskek behar eta interes
ezberdinak izan, ez dira denak onargarriak izan behar; eskubideak/betebeharrak,
pentsamenduak/emozioak indibidualtasuna/harremanak eta justizia/ zaintza.
Eta bukatzeko, nire ustez eskoletan lantzeko
erronkak:
Hezkuntza
komunitate osoaren kontzientziazioa eta formazioa, gatazken trataerarako
kultura positiboa hedatzeko.
Ikastetxeko
praktika onen eta txarren diagnosia egitea.
Curriculumean
txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako
edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna (ni-mezua,
entzute aktiboa…), emozioak ulertzeko gaitasuna, “birziklapen” kontzeptua...
Hori lortzeko hau da material gomendagarria GATAZKARENERALDAKETA: Lehen Hezkuntzarako Currikuluma.
Banakako
tutoretza, gatazka baten aurrean kontuan izatea alderdi pertsonalak, baina
ahaztu gabe jendarte-egitura sexistek ere horretan izan dezaketen eragina.
Partaidetzan
elkarrekiko eraginkortasuna eta parte-hartze parekidea bermatzeko metodologia
kooperatiboak erabiltzea.
Hauxe duzue iazko edizioan argitaratu ziren post-en artea hautatu dudana, “Gatazka gu gara” du izenburua eta Artaldetik AT-ek idatzia da.
Askotxo dira berarekin partekatzen ditudan ideiak, besteak beste, gatazka bera baino inportanteagoa dela bere kudeaketa. Bestalde, asko poztu nau ikusteak Pablo Cascón-i egindako elakrrizketaren bideoa.
Gai honetan ikasi egin dugu gatazka prozesu bat dela, non munta izugarria duen egoeraren kudeaketa. Honen guztiaren inguruan hitz egiten zaigu oso argi bideo honetan, non gatazkak konpontzeko estrategiak azaltzen diren.
Beste bideo honetan gatazkak kudeatzeko dinamika bat erakusten da.
Bukatzeko, bideo honetan azaltzen da zelan gatazka zerbait pertsonal bilakatzen denean, nekez konpon daitekeela. Nire ustez ineteresgarria da.
Bukatzeko, nire ustetan, gatazken kudeaketan dugun erronkarik handiena denok era berean jokatzea da. Honetarako, formazioa funtsezkoa da. Argi izan beharko genuke denok gatazka pertsona bezala hazteko aukera paregabea dela, baldin eta nola kudeatu badakigun noski.
Gatazka ezadostasun-egoera bat da,
interes kontrajarriak daudenean sortzen dena, eta maila intrapertsonalean ere
eman daitekeena. Gatazka bariko egoera, ordea, bakea da. Ondoan Rigoberta
Menchúk adierazi bezala, hura ez da soilik gerrarik eza. Zuzeneko eta ageriko
indarkeriaz ezaz gain, ezkutukorik ere ematen ez denean ematen da bakea: pobrezia,
errepresioa eta alienazioa, indarkeria kulturala...
Gauzak horrela, esan daiteke emakume
mendebaldarrok, eta zer esanik ez munduko beste tokietakoak, indarkeria egoera
iraunkorrean bizi garela. Eta horren aurrean ezinbesteko bihurtzen da errealitatea
aztertzerakoan “generizazioa” (engendering) aplikatzea. Hau da, emakumeak non
dauden, zer behar duten eta haien arazoak zeintzuk diren aztertzea. Eta noski,
baita ere gatazka testuinguruetan ere.
Gatazka bat konpontzea erronka bat da
inplikatutako agente guztiei ikasteko aukera eskaintzen diena. Konponbidean
oinarrizkoa da gatazkaren jatorria eta zergatiak aztertzea. Bada hor galdetu
behar dugu, non dagoen feminitatearen edo maskulinitatearen eraikuntzaren
aztergaia. Kultura maskulinoak eta femeninoak inposatutako behar eta interesak
izaten dira askotan bizikidetzan eta harremanetan gatazkak sortzen dituztenak.
Bestelako gakoak dira inplikatutakoen arteko komunikazioa bultzatzea edo
bitartekaritza erabiltzea argitze-prozesuaren mesedetan.
Feminismotik gatazken konponbiderako ekarpen
garrantzitsuak egin dira. Lehena jabekuntza bat izan da: emakume gehienek,
gizonek ez bezala, moral-arazoak eztabaidatzerakoan norbanako egoera erlatiboen
ikuspuntutik egiten dutela, pertsonen lotura afektiboak zainduz eta giza-harremanak
kontuan izaten. Haientzat irtenbideak du garrantzia eta ez hainbeste erruduna
identifikatzeak edo zigorra jartzeak, inor kateatuegi suerta ez dadin. Izan
ere, lotura afektiboak eta hori mantentzeko ahaleginak dira lehentasuna.
Hezkuntza esparruan kutsu matxista, LGTBfobiko
nahiz xenofobiko asko ematen dira oraindik ere. Eta horien kontra, eta aurretik
esandakoa kontuan harturik, egin beharko litzateke:
KONTZIENTZIA HARTU: sexuka berezitutako
datuak jasoz (gatazka motak, beren trataera …)
CURRICULUMA ALDATU: gatazken kudeaketarako
behar diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatu eta irtenbide-eredu
positiboak erakustea (eta ez hainbeste gudak).
BANAKAKO TUTORETZAK EGIN: Gatazka baten
aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea eta birziklatzea.
PARTAIDETZA: nesken zein mutilen
komunikazioa sustatzea.
ANTOLAKUNTZA: Arauak nesken zein
mutilen beharrak asetzea.
MÉNDEZ, ROCÍO (2010). Resolución de
conflictos en el aula: técnicas de negociación y comunicación. Revista digital para profesionales de la
enseñanza, 9.
Gaiaren laburpen
egokia egiten duela iruditzen zait. Irudiak eta Bideoa (Billy Elliot pelikula
etortzen zait gogora) egokiak direla uste dut.
“Aurreko astean sexua eraikuntza soziokulturala dela ikasi genuen eta aste
honetan sexualitatea ere eraikuntza soziala dela jakin dugu.
Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu
eta indartzen du eta hortik kanpo dauden sexualitate ereduak patologiatzat, ez
normaltzat edo praktika txarrak moduan hartzen ditu.
Gizarte honetan, pertsona guztien heterosexualitatea aurresuposatzen da, ez
dago aniztasun afektibo sexualerako lekurik. Hori dela eta, eskola
behar beharrezko gunean bihurtu da, heziketa afektibo sexuala garatzeko.”
Azken lotura
honetan klikatuz gero, B08 Berritzeguneko Elkarbizitza eta Hezkidetzaren orriko
hainbat baliabide ikus ditzakegu.
Eremu hezitzailean egin beharrekoari buruz:
üHezkuntza komunitate osoa sentsibilizatzea
eta formatzea, gero esku hartze egokiak diseinatzeko.
üErrespetuan oinarritutako harremanak bultzatzea.
üEgunerokotasunean erabiltzen
ditugun hitzetan arreta jartzea
Material didaktikoetan aniztasuna
adieraztea; orientazio sexual anitzak, familia mota ezberdinak, gorputz ezberdinak, bistaratu eta berdin baloratuak
izango diren heziketa eredua bermatzea.
Beti gogoratzen, pausuz-pausu
zerbait egiten dela…
Galdera dezente egiteko aukera eman digu aste honetako gaiak, hemen planteatzen ditut berriro:
* askeak al gara nahi ditugun harreman afektibo-sexualak eraiki eta nahi ditugun moduan bizitzeko?
* zer egin dezakete eskolak, zein bestelako lan esparruek, inposaturiko arau heteropatriarkalA gainditzen duten harreman afektibo-sexualak sustatzeko?
Erantzun ezberdinez osatu dezakegu diagnosia baina argi dago komunitate osoaren elkarlanaz, errealitatea aztertu, helburuak adostu eta batetik bestera doan bidea egiteko plana diseinatu eta martxan jarri behar dugu, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen alde apostu egin behar dugu.
Iazko post hau aukeratu dut, batez ere baliabide zein proposamen interesgarriak bildu dituelako, besteak beste:
Maria Luisa Otaduyk Hezkuntza Sexuala ariketan elkarbanatu du ondorengo bideo hau, modu erraz batean aniztasuna ulertzeko bideo gomendagarria:
Eskola osatzen dugunok helburu anitzak ditugu, baina heziketa afektibo-sexualari dagokionean begirada hezkidetzailea ezartzea ezinbesteko lana izango da. Hau da, sexualitatearen diskurtsoak aniztasunean integratu beharko ditugu esparru guztietan.
Heziketa afektibo-sexuala planteatzeko unean kontuan hartzeko dekalogo hau zinez interesgarria iruditu zait:
Eremu hezkidetzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak, irakurgaitik hartzen ditut eta nire egin:
* Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazios eta prestakuntza
* konpromisoa hartu et plan integral bat diseinatu eta aurrera eraman
* emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitosk deseraikitzea
Iazko sarreren artean Argineren “eskola
gune segurua” hautatu dut. Hasieran egin duen akrostikoaren mezu ederragatik eta eskaintzen dituen baliabide
ugariengatik, tartean Amelia Valcárcel-en bideo
interesgarria txertatzen du. Balio handiko filosofa eta komunikatzailea iruditu
zait. Hitzaldiaren izena"El nuevo
terreno de la libertad de las mujeres: el manejo de los afectos” da eta hausnarketa
sakonak adierazten ditu hezkuntzaren
inguruan eta hiru azpimarra egin nahiko nituzke. Bata, gure ikasleak urtero
udaberrian hostoberritzen diren zuhaitzekin alderatzen ditu, gu zahartzen goaz
baina gazteak berdin berdin datoz, zalantza eta ezjakintasun berdinekin eta
estereotipo eta rol berdintsuekin, errealitatea aldatzea ikaragarri kostatzen
zaigulako.
Beste hausnarketa, irakurgaian ere azaltzen dena, “Siempre que se enseña algo, se enseña otra cosa, aunque seas muy
profesional e intentes enseñar una cosa concreta, estas enseñando a ser un ser
humano.” Ondorioz, heziketa afektibo sexualaren inguruan ikasten duten ia
guztia, kurrikulum ezkutuan dago, batzuetan erakutsi edo ezkutatzen
dugunagatik, jartzen ditugun eredu edo adibideengatik edo gure jarrerarekin une
oro, erakusten ari garenagatik. Hirugarren aipua ere ederra iruditu zait, “La cultura es lo que queda, cuando se te
olvida todo lo que aprendiste en el bachilerato”. Beraz gure erronka, bere
identitate, orientazio eta sentimenduekin bat egiten duten pertsonak lortzea
izan beharko luke, norberaren gaitasun intelektualetik haratago, pertsona
libreak eta afektua adierazten dakitenak lortuko bagenitu ikaragarrizko
aurrerapen hezkidetzailea emango genuke.
Aniztasun funtzionala duten
ikasleekin lan egiten dudanez asko hunkitu nau Yes We Fuckdokumentalak. Ez da batere samurra ikusteko
eta zalantzak ditut momentu honetan ikasleekin ikusteko egokia ote den, baina
irakasleoi begiak irekitzeko balio duetahain barneratuak ditugun
gorputz lirainekin egiten diren sexu edo afektu erakustaldiak, beste gorputz
batzuekin gertatzen direnean, barne lurrikarak sorrarazten dizkigu, neri
bahintzat hala suertatu zait. Era guztitara, oso interesgarria iruditu zait.
Baliabideei dagokienez DBHko kurtso guztietarako, “
Ni ogros ni princesas” Asturiasen ekoiztutako gidaliburua gomendatuko nuke. Kurtsoz kurtso
banatua dago eta argibideez gain, lana egiteko hainbat baliabide praktiko
eskaintzen ditu irakasleek lantzeko, nahiz eta irakasleek formazioa edukitzeak
asko laguntzen duela aitortzen duen. Bertan INEk
egindako inkesta “Encuesta de Salud y
hábitos sexuales” aipatzen da eta gazteek beraien lagunengatik eta anai
arrebengatik jasotzen omen dute informazioa, baina gurasoengatik (%53) eta
hezitzaileengatik (%25) jaso nahi omen lukete. Beraz badugu zeregina.
Gazteen premiak ikusirik, hezitzaileon erronka nagusia, heziketa afektibo
sexualaren gaia egunerokotasunera ekartzea izan behar luke, ikastaro
puntualetatik haratago, ideala zehar lerro moduan, gainontzeko ikasgaietan txertatzea
izango litzake, irakasle guztiok beharrezkoa den formazioa jaso ondoren. Aldi berean, gurasoei ere beharrezko informazioa
eman beharko litzaiguke, gu ere heziketa afektibo sexualean eragile aktibo izan
gaitezen.
Gure seme-alabek, tratu txarrik ez onartu edo emateko modua, ahalduntzea
da, beraien buruak, gorputzak, desioak eta nahiak errespetatu eta errespetatu
arazi ditzaten.
Amaitzeko, ikasgela eta eskolak gai hauen inguruan ikasi, esperimentatu
eta aske sentitzeko gune seguruak bilakatzea
lortu beharko genuke.