Ikastaroa ezin da hitz gutxitan definitu, hori badakigu...
Lortu dugu hezkidetzaren hazia landatzea. Orain, pixkanaka-pixkanaka lanean, lagun artean, familian... gure esku dagoena egiten saiatu beharko gara. Badugu ikuspegia, baditugu baliabideak, trebetasunak... ausartu gaitezen beraz!
Egin dezagun Klika hezkidetzaren alde!
Guztiok
bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren
nortasuna errespetatzea
motorrak
arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, HEZ - KI - DE - TZA
Tipi tapa tipi tapa
lortzen merezi duguna
martxan jartzen
hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz
pausu, gure erritmora!
(…)
Jai giroa, bero
beroa
Orain oraingoa gero
gerokoa
Oreka ez galtzeko
oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA JENDARTEA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara ETA FEMINISMOA gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da
Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
(…)
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
(…)
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
(…)
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde
Klika!!!!
Mila mila esker astero hor egon zareten guztioi, partekatu duzuen guztiagatik eta ikastaroa posible egiten duzuenei!
Ziur nago Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroak etorkizun oparoa izango duela :)
Hurrengorarte!