2019/11/02

HEZKIDETZAREN GAKOAK


Arratsalde on, aste hau bereziki luzea egin zait, gauza gehiegi buruan eta  asti gutxiegi guztiari aurre egiteko, baina tira gaur argitasun gehiago sartu zait leihotik euria barra barra egin arren.    #Hezkidetzailea

ventana bilaketarekin bat datozen irudiaksol bilaketarekin bat datozen irudiak




https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/10/ziberaktibatu-zaitez-2.html


Dudik gabe Hezkidetzaren gakoetaz hitz egiten hasiz gero konpetentzia eta balioak mahai gainean ezarri behar ditugu M.J Urruzolak aipatzen duen gisa.
Pikara Magazinek "Hezkidetza ezagutza feministak hezkuntzan egindako ekarpena da, generoen eraikuntza zalantzan jarriz"
Helburua; Mekanizko baztertzaileak pixkanaka desagertzea da, eskolaren egitura formalean ez ezik, hezkuntza ideologian eta praktikan ere bai.
Hau da hezkidetzaren alde egitea neska eta mutilen garapena integralaren alde egitea da?

Nire buruari egiten diodan galdera hauxe da:

Egun gure eskoletatik egiten ahal dugu hezkidetzaren alde?
Nire urtetako eskarmentuaren arabera (hainbat ikastetxetan ibilia HH, LH, DBH, L-H...), egin egiten da, baina ez egin genezakeen guztia, nik Jarrera Jokabide "estereotipo"  eta batez ere CURRICULUM IZKUTUAREKIN aldaketa beharrarekin geratzen naiz.Niretzat esku hartzea maila honetan behar beharrezkoa da.

hezkidetza bilaketarekin bat datozen irudiak



Wikipedia: Definizioa " Se llama currículo oculto a aquellos aprendizajes que son incorporados por los estudiantes aunque dichos aspectos no figuren en el currículo oficial. Según las circunstancias y las personas en contacto con los estudiantes dichos contenidos pueden o no, ser "enseñados" con intención expresa.1​ Cualquier entorno, incluso actividades sociales y recreacionales tradicionales, pueden brindar aprendizajes no buscados ya que el aprendizaje se vincula no solo a las escuelas sino también a las experiencias por las que pasa una persona (sean estas escolares o no).1

"Eskolan era esplizituan eta ez intentzionalean ikasten dena ikasleak honen transmisioaz konturatzen ez direlarik"

Erreferente, ikuspegi berria: jarrera eta jokabide buruzko estereotipoak abolitu nahi ditu, pentsaera heteropatriarkalean jarraituz.

hezkidetza bilaketarekin bat datozen irudiak


Pedagogia Feministaren hezkuntza eredua:

- Pertsonen autonomia.
- Jabekuntzarako prestaketa bermatzen duena.
- Hiritartasunaren sentsibilitate kritikoa, parte hartze feminista lortzeko.

Indarkeria matxistari dagokionean, genero kontzientzia sustatzen eta lantzen jarraitu behar dugu etxeetatik hasi, irakas komunitateetan jarraitu eta gizarte osoan zabaldu, guk bereziki kontzientzia eta sentsibilizazioa sustatu behar dugu, ez dugu haztu behar hezitzaile gisa (nire ustetan irakasle guztiak hezitzaile gara), eredu garenez bereziki hezkidetzaren betaurreko eta begirada izan behar dugu.

https://youtu.be/iaQYCyOMIJ8  Gaztetxoekin eta beraien harremaen inguruko sentsibilizaio bideoa.

Ikastetxeetan ere dagoenenko hainbat programa eta agitasmo badaude abian, hauetariko bat Ausarten Kluba da, 2018an HIKHASIK publikatu zuen artikulu interesgarri hau, ikastetxe ezberdinei animatzeko aurrera egitera bizikidetza mailan.

2018-10-24
‘NI AUSARTA NAIZ, BABESTU EGINGO DITUT LAGUNAK ETA HORI EZ DUTELA MEREZI ESANGO DUT’. ‘ZERBAIT EZ BAZAIT
GUSTATZEN, ESAN EGINGO DIZUT’. ‘EZ, BETI DA EZ’. ‘NIK ONDO TRATATZEN DUT ONDO TRATATZEN NAUENA’. ‘HITZA ERABILTZEN DUGU, EZ ESKUA’. HORRELAKO ESALDI SAKONAK ENTZUN DAITEZKE GASTEIZKO SANSOMENDI IKASTETXEKO NESKA-MUTILEN AHOTIK. AUSARTEN KLUBEKO PARTAIDE DIRA DENAK ETA EUREN ARTEKO ELKARBIZITZA HOBETZEKO TRESNATZAT DUTE.

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20181024/Sansomendi_ikastetxeko_Ausarten_Kluba



Arratsalde on bat opa dizuet denoi,
Aurrera¡¡¡¡





GENERO-INDARKERIA: MUNDU OSOKO IZURRITE BAT



Genero indarkeria gizarte guztietan dago. Gizarte guztiek partekatzen dute, neurri handiagoan edo txikiagoan, emakumeen eta gizonen arteko harreman hierarkikoak ezartzen dituen ideologia patriarkala. Mundu osoko izurrite bat dela diote adituek. Bestalde, zeharkako fenomeno bat omen da. Indarkeria emakumeen aurka gauzatzen da, haien egoera zibila, jatorria, klase soziala edo kultura edozein izanda ere. Arrisku-faktore bakarra emakumea izatea da. Genero indarkeria diskriminazio modu bat ez ezik, giza eskubideen urraketa ere bada, estatuek prebenitu eta desagerrarazi behar dutena.
Biolentzia horren azterketan arrazoi eta aldagai ugari sartzen dira, baina nik Ines Alderdiren[1] hitzak azpimarratuko ditut: “estereotipo sexisten iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, hasierako faseetan agertzen denean zaila egiten zaie errekonozitzea…”. Halere,  ideia hori ez da berria, aurreko asteko gaia izan baita, eta biolentzia prebenitzeko lan-lerrorik inportanteena dela esan daiteke. Gazteek ez badituzte eraikitzen edota eraldatzen estereotipo sexistak eta, horretarako estatua hezkuntzaz zein legez baliatu beharko  litzateke, prebenitze-lan hori gauzatzea zaila baino zailago izango da.



Genero indarkeria ikasia dela frogatzeko beha dezakegu zer gertatzen den ikastetxeetako patiotan, izan ere, patioak dira gatazkak agertzen diren lekurik ohikoenak. Testuinguru horretan  erraz ikusiko ditugu gizonek gatazkak ebazteko erabiltzen dituzten estrategiak: keinuak, kolpeak, irainak, mehatxuak, baztertzea, erridikularizatzea… Eta estrategia horiek guztiak telebistan, etxean, kaleetan ikusi eta ikasi dituztela.










Bukatzeko, beste adibide harrigarria bezain kezkagarria, desodorante baten publizitatea. Emakumeen erabilera salatzeko modukoa da.


 

Aurreko edizioetako posten artean Maider Avaristorena (http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/genero-indarkeriari-buruz-hausnartzen.html)  aukeratu dut genero-biolentzia zer den ikasteko akrostikoa oso originala eta erabilgarria iruditu zaidalako.


Gizarteak biktimei laguntzeko eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzesteko erantzukizuna badu. Salaketa jartzea lehen urratsa da, baina ez da nahikoa. Emakume batek salaketa egiteak adierazi nahi du gizarte gisa prebentzio politiketan berandu gabiltzala. Horregatik, beharrezkoa da sozializazio ez-sexistaren alde egitea, berdintasunezko balioak, indarkeriarik gabeko gatazkak konpontzeko jokabideak eta genero-indarkeria lantzen duen indarkeria sinboliko eta estrukturala desagerrarazteko. Era berean, biktimek kasu bakoitzari egokitutako babes-neurriak behar dituzte, laguntza espezializatua eta diziplina anitzekoa eta erakundeen laguntza indarkeriaren ziklotik ateratzeko. Genero-indarkeria prebenitzeko modurik onena berdintasunezko gizartera joatea da, non gizonek eta emakumeek balio, parte-hartze eta eskubide berberak dituzten.





[1] Jóvenes y género. El estado de la cuestión. Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventud y la Fundación de Ayuda contra la Drogadicción. 2015. Género y Juventud: una lectura actualizada. Inés Alberdi 21. or. Ikus taulak 136.or., 142, 144, 145