2019/12/07

Errealitatean oinarritutako legeak




Aste honetan legeei eta hezkidetza planei buruz hausnartzen ari gara. Aurreko edizioetatik Ixiren argitalpenekin nago ados gehien. Horren arrazoia da lege gehienak elkargoen errealitatetik nahiko urrun daudela, bi izan ezik: II. HEZKIDETZA-PLANA, EAE-KO HEZKUNTZASISTEMARAKO berdintasunaren eta TRATU onaren bidean 2019-2023 eta SKOLAE. Bi proposamen horiek iruditzen zaizkit egokienak eta erabilgarrienak eskoletara eramateko (edo haiei gehien zuzenduta daudenak).




Irakurketan aipatzen diren lege gehienak ezagunak zitzaizkidan; izan ere, hezkidetza-proiektua egiteko eskolei orientabideak ematean oinarritzen da proiektu hori, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII.Planak eta lehen aipatutakoak oinarri hartuta.

Argi dago irakasleentzat gertuen dagoena II. HEZKIDETZA-PLANA, EAE-KO HEZKUNTZASISTEMARAKO berdintasunaren eta TRATU onaren bidean 2019-2023, arrazoi hauengatik:

1.- Ikastetxeetan hezkidetza gauzatzeko jarraibideakematen ditu, oinarritzat ditugun 8 zutabeetan oinarrituta. Argi eta garbi azaldu digu zein diren urte osoan eta hezkuntza-etapa osoan landu beharreko gaiak. Horretarako, etapa bakoitzean egin beharreko ekintzak zehazten dizkigu, nola egin azaltzeko adibide batzuen bidez.

2.- Markatzen diren helburuak argiak eta zehatzak dira, eta arrazoi horietako bat da zutabeekin lotzea errazten duena.


3.- Hainbat mekanismo ematen dizkigute emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta garaiz detektatzeko, eta genero-ikuspegiaren integrazioa bultzatzen dute ikastetxeko ikasgai eta proiektu guztietan.



EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENEI BURUZ HAUSNARTZEN

Patriarkatuak emakumeek historian zehar egindako ekarpenak ikusezin bihurtzea eragin du. Patriarkatuak emakumea gutxietsi du, emakumeari gizarte, politika eta ekonomia mugimenduetan parte hartzea ukatuz. Hala ere, honek ez du esan nahi gizartearen garapenean eta historian ez dutenik paper esanguratsua izan, baizik eta patriarkatuak hainbat tresnaz baliatuz ikusezin bihurtu dituela.


Ikastarokideek aurreko ikasturteetan egindako postak irakurri eta aztertu ondoren, hainbat izan dira gustuko izan ditudanak eta gomendagarriak direnak. Baina bat aukeratu beharko banu Garazik idatzitakoa aukeratuko nuke. Lehenik eta behin, sortu duen akrostikoa osoa eta sakona da oso, aste honetan jorratutako gaia ondo borobiltzen du. Honetaz gain, Garazirekin bat nator esaten duenenan emakume asmatzaileak edo ospetsuak ezagutzea bezain garrantzitsua dela, bizimodu xumea izan duten emakumeen lana ez ahaztea, itzalpean gogor lan egin duten emakumeena hain zuzen. 

Euskal emakume aitzindarien artean Julene Azpeitia aurkeztea erabaki dut. Julene Azpeitia maistra eta idazlea izan zen. Bera kezka nagusiena bai irakasle zein idazle lanetan euskara iraunaraztea eta umeengan biziberritzea izan zen. Hau dela eta, Durangoko udalak Julene Azpeitia ipuin, olerki eta bertso lehiaketa antolatzen du bere omenez.

Argi dago hezkuntzak gai honi heldu behar diola eta landu egin behar dela. Izan ere, emakumeek historian zehar hainbat eta hainbat ekarpen garrantzitsu egin dituzte eta merecí doten errekonozimendua eman behar zaie. Honetarako hainbat dira gainditu beharreko erronkak:

  1. Curriculumaren azterketa egitea, bai agerikoa, bai ezkutukoa. Eta baita erabiltzen diten baliabideena ere.
  2. Emakumeek giza-garapenari egindako ekarpenak ikusarazi.
  3. Norbere jarrear erreparatzea, hau da, zer nolako balioak transmititzen dituen inguruko hausnarketa egitea.
  4. Formakuntza.






2019/12/06

HEMEN GAUDE!

Historian guztian zehar, erlijioek, ideologia desberdinek emakumeen bazterkeria babestu izan dute. Mota guztietako mekanismoak erabili izan dira historiaren eraikuntzan eta jendartearen garapenean emakumeen funtzioak, presentzia, ekarpenak… gutxiesteko. Horregatik, oso garrantzitsua da, txiki txikitatik, historiaz ari garenean edo gaur egungo egoeraz hitz egiten dugunean, genero ikuspegitik egitea, eta gure txikiei emakumearen presentzia eta ekarpenak mahaigaineratzea. Horrez gain, eremu pribatuan emakumeak egindako lana aztertzea eta azaleratzea ezinbestekoa da. 
Bozgorailua hartzeko momentua iritsi da eta gure inguruko emakume guztiei ahotsa eta oihartzuna emateko unea da! Horregatik, aste honetako blog sarrera guztietan, emakume protagonista bat aipatzen dugunean, emakume hauen ibilbidea eta bizitza zabaltzen ari gara, beraz, ibilbide luze honetan pausu txikiak baina indartsuak ematen ari gara. 

Buolamwini Kanadan jaio zen eta Mississippin hazi zen. Bederatzi urte zituela Kismet, Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) robota oinarri hartuta XHTML, Javascript eta PHP era autodidakta batean ikasi zituen. Buolamwini Ghanan, Bartzelonan, Memphisen eta Atlantan bizi izan da.
Buolamwinik informatika ikasi zuen Georgiako Teknologia Institutuan eta bertan medikuntza-informatika ikertu zuen. 


Buolamwinik bere ikerketan frogatu zuen aurpegien errekonozimendurako sistemek larruazal iluna duten emakumeak identifikatzeko zailtasunak zituztela eta gehienbat gizon zuriek osaturiko datu-baseekin aritzen zirela. Softwareari Europa eta Afrikako 1.000 politikarien aurpegiekin osaturiko datu-basea eman eta gizon edo emakume bezala identifikatzeko eskatu ondoren konturatu zen genero eta azalaren kolorearen arabera emaitzak oso ezberdinak zirela:  "Literalki teknologiak ez ninduen ikusten".
MIT-en egin zuen tesiaren barruko Genero-itzalak (Gender Shadows) proiektuarekin hedabide garrantzitsuen arreta erakarri zuen. 

2018an argitaratu zuen Genero-itzalak: Zehaztasun Intersekzionaleko Ezberdinkeriak Genero-sailkapen Komertzialean (Gender Shades: Intersectional Accuracy Disparities in Commercial Gender Classification) eta IBM eta Microsoft-en erreakzioa lortu zuten, beraien softwarea azkar hobetu baitzuten. 
Aspirazioen Ispilua ere sortu zuen, inspiratzen zaituenetik abiatuta zure isla itzultzen dizun gailua. 
Berak sorturiko League of Algorithmic Justice programak talde minoritarioen diskriminazioa sor dezakeen kodearen alboratzea salatzen du.

Bukatzeko, eremu hezitzailean emakumeen protagonismoa lantzeko hezkidetza dugu baliabiderik eraginkorrena. Beraz, erronka hauek aurrera eramatea garrantzitsua izango da: 
  • Emakumeak gogora ekatzea eta hauen lanari garrantzia ematea. 
  • Curriculumean eta erabiltzen dugun materialean emakume eta gizonen presentzia alderatzea. 
  • Gaur egungo emakumeak ahalduntzea!


Erronka hauen inguruan, aurreko edizioetako sarrera hau nabarmendu nahiko nuke, erronken inguruko hausnarketa oso sakona egiten du eta. 

Abesti hau kristona iruditzen zait!

Ezkutuko emakumeak orain protagonista


              Ezkutuko emakumeak orain protagonista

Memea:


Aurreko edizioetako Yolandaren Emakumeak bistaratuz posta aukeratzen dot, ni ere Bizenta Mogel emakume aitzindaritzat jotzen dotelako eta hasiera batetan  berari buruz idazteko  egon naizelako.

Hala ere   idazle ezezagun (Unknown) baten posta ere asko gusta zait eta batez ere “Las mujeres en la prehistoria” izeneko bideoa.

Lehen esan dudan modura, hasiera baten Bizenta Mogel aukeratzea pentsa dot, alde batetik garai batetan Markinan bizi izan zelako (Lekeitiotik hurbil)  eta beste alde batetik aitzindaria izan zelako XIX. mende hasieran lehen lana idatzi zuenean, haurrak eta baserritarrak gogoan zituela idatzi zuelako, eta horretarako haientzako ulergarria izango zen idazkera eta erreferentziazko munduaz baliatu zelako.

Baina gero pentsa dot ez dodala emakume bat aukeratuko,  ez dalako bidezkoa arlo pribatuan egon diren emakume asko ez  goraipatzea.

Nire herriko eta beste herrietako  hainbat eta hainbat emakume bizi izan dira beraien seme-alabak eta familiako nagusiak zaintzen, gizonezkoak itsasoan eta askok eta askok itsaso eta arrantzari lotutako lanbideak egiten, eta beti jakin barik senarrak-semeak-aitak bueltatuko ziren itsasotik. Eta bueltatzen ez bazan zelan atera aurrera seme-alabak?  
Garai batekoak gainera gerra garaiko zigorrak jasaten, aire bidezko erasoak, janari-gabezia, gudarien zaindari, kartzela, errazionamendua,…
Gure  amumen lana eta horrek izandako eragina ezkutuan egon da,  ez da jaso behar bezala- Gure helburua emakume zientzialarien, idazleen, politikarien,… ekarpenak eta presentzia ikustaraztea da,bai, baina baita ere gure familietako emakumeak   bistaratu eta balioan jartzea  ezkutuan eta isilean  inori ezer eskatu gabe egindako lana,zaintza eta izandako ausardia. 

Liburu hau orain dela urte batzuk Lekeitioko udaleko Emakumea eta Berdintasun batzordeak argitaratu zuen. Altxor txiki bat!


Potxuak kaleak hartzen dokumentala:


Erronkak:
-          - Curriculuma: Ikastetxeetan arlo guztietako programazioetan emakumearen presentzia gehitu.
-        -   Balorean jarri ezkutuko lanak: haurren eta nagusien zaintza, etxeko lanak,…..
-        -   Ikerketa gehiago emakumearen presentzia eta ekarpenak historian zehar.
-          Emakumeek giza-garapenari egindako ekarpenak ikusarazi.

2019/12/05

Emakumeen presentzia, ausentzia,esentzia...

Hezkidetzan Esku Hartzen

Nire memea:




Hasteko nik gomendatutako posta: http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/12/emakumeen-presentzia-eta-ekarpenak_12.html
Post hau aukeratu dut, nire ustez, historian zehar emakumeak bizitzako hainbat arlotan (kulturala, historikoa, zientifikoa...) egon ez izanaren arrazoi ezberdinen azterketa sakona egiten duelako.
Gainera, gai honi buruz hitz egiten dugunean oso garrantzitsua den elemento bat aipatzen du: curriculum ezkutua. Curriculum ezkutu hori izugarri handia da: gehiago esaten du ezkutatzen duenagatik, irakasten duenagatik baino.
Horrela gertatzen da bizitzako gauza askorekin: isiltzen denetik gehiago ikasten dugu oihukatzen denetik baino.
Emakumeek munduan duten presentziaren kasuan, hala da; lehenik eta behin, horretaz jabetu behar dugu, sakontasunez erabiltzen ditugun materialak aztertu behar ditugu, eta, gero, aldaketak ezarri.
Baina ez bakarrik aldaketak ezartzea: sistematikoak izan behar dugu, jardunbide egokiak orokortu behar ditugu, koordinaziorako denborak eta lekuak bilatzera "behartu" behar gara, eta sistematizazio hori hezkuntzaren esparru guztietatik eman behar da.

Estera Zilberberg bilaketarekin bat datozen irudiak
Emakume aintzindarien arte emakume bat egon zen, Estera Zilberberg poloniarra. Estoucha bezala ezagutzen zen, polonieraz Esthterren txikitzailea. Euskal geografian, Eusko Gudarosteko Perezagua batailoian osasun-langilea izateaz gain eta, lehenago, Espainiako kolpisten afektuek jota zegoen lagun baten metraileta hartzeaz gain, Mujeres aldizkarian idatzi zuen, Juanita Lefévre ezizenarekin. Villarrealgo (Legutio) bataila historikoan zauritu zuten, eta geroago bizirik atera zen Mauthausenen heriotzatik.


Bost anai-arreben benjamina zen. Kaliszen jaioa, Prusia zaharraren mugan. Bere aita Talmudeko ehungintzako langile eta ikastuna izan zen. Bere ama, modernitatearen aldeko judu bat, non bere semea hezi nahi zuen. Atzerrian Medikuntza ikastearekin amesten zuen. 20 urterekin, bi lagunekin batera, Belgikara abiatu zen. Bruselan, ikasi eta lan egin zuen, eta, nazismo gero eta handiagoaren aurrean, Belgikako alderdi komunistan sartu zen, garai hartan juduen% 20 baitzeuden.
Espainiako militar faxistek 1936ko uztaileko estatu kolpea eman zutenean, Belgikako gazteria antifaxistak boluntarioak Espainiara bidaltzea erabaki zuen. Usabiagak datu bitxi bat azaltzen du: "Haiek ordezkatuko zituzten Bartzelonan zeuden kirolari belgikar batzuk, Herri Olinpiadetan parte hartzeko, matxinada gertatu zenean; elkartasunaren ordezkapena ziren, itzuli nahi zuten kirolariak ordezkatzeko", dio Flores de la República bezalako liburuen egileak.

Estoucha izan zen eskua altxatu zuenetako bat. Abram Gotinskirekin batera, Errepublikarekiko elkartasun bidaia antolatu zuten. Egun gutxiren buruan lehen sorospenetarako sendagaien eta produktuen bilketa egin zuten. Pariserainoko txartela poltsikotik ordaindu behar zuten, handik aurrera Socorro Gorria hartzen zuen. Abramen aitak hartu zituen Bruselatik Pariserako txartelak semearentzat eta Estoucharentzat. 1936ko abuztuaren 8an abiatu ziren. Kamaraden ondoan zeharkatu zuten nazioarteko zubia. Bera osasun laguntzan sartu zen. Iritsi eta hiru egunera, Abram Gotinski bere ikaskidea hil zen Irunen, frontearen lerroan.
Gazte solidarioak honako hau idatziko zuen bere egunkarian: "Egun batean, muino baten gainean jarritako metrailadoretik oso gertu nengoen, metrailadorea aurrera zihoazen faxisten supean hiltzen ikusi nuenean. Zer egin? Tiratzailearen postua hartu nuen, eta etsaiak guregana korrika ikusi nituenean, begiak itxi nituela uste dut, baina tiro egin nuen ".

Usabiagak bere buruari galdetzen dio ea "kamarada baten heriotzak bultzatu ote zuen, edo agian Abramena al zen, bere lagun, lagun, mendeku hartu nahi zuenarena?" Gipuzkoan izandako heriotza haren ondoren, Estoucha zaurituak sendatzen aritu zen, eta Bilbora joan zen. Bizkaiko frontean Eusko Gudarosteko Perezagua batailoiarekin bat egin zuen, eta Villarrealeko batailan zauritu zuten, Araban. Berreskuratutakoan, kazetaria eta erredaktore burua izatea agindu zioten Mujeres astekarian, Juanita Lefévre ezizenarekin.

1937ko apirilaren 17an argitaratu zuen bere lehen erreportajea, euskal arrantzaleen kemenari eta haien ontziei erasotzen zieten gurutzaontzi eta hegazkin faxisten aurrean egindako lanari buruzkoa. Frankistak Bilbora sartzearekin batera, ekainaren 20an, poloniar gazteak Santander aldera ihes egin zuen, oinez, eta fronteko mediku zerbitzuetan sartu zen berriro.

Santanderren, irratiarekin uztartu zuen. Iparraldeko frontean Sobietar Errepublikarekin kolaboratu zuen aholkulari militarrak, konfiantzazko itzultzaileak behar zituztenak. Kantabriako hiriburutik irtetea lortu zuen azken unean, itsasontzi txiki batean, Medusa ontzian.
Ontzi faxistek ihes egitean erasotua, txalupatxoak ihes egitea lortu zuen eta Frantziako La Pallice portura iritsi zen. Frantzian atseden hartu ondoren, Pirinioak zeharkatu eta Espainiara itzuli zen. "Gerraren amaiera gertu dago eta sobietarrek salbatzea erabakitzen dute Frantziara bidalita, nortasun faltsu batekin, Jeanne Lefévre", gaineratu du Usabiagak.



Azkenik, Ann Lovering Dorr eta Gabriela Sierra Genero Ikerketa eta Ikasketen Zentroko (ITESO) Giza Garapenaren Arloko irakasleek zenbait gako eskaintzen dituzte generoaren curriculum ezkutua zer den, haren sustraiak eta hezkuntzan dituen ondorioak ulertzeko.
Generoaren alderdi kulturala gizarte-eraikuntzako prozesu sinboliko gisa ulertzen dugu, non diskurtsoak funtsezko eginkizuna betetzen duen eskola eta familia bezalako erakunde sozial garrantzitsuen parte diren esanahiak ekoizteko, eraikitzeko eta aldatzeko. Bi leku horietan, eguneroko bizitzan, diskurtsoak genero-hitz gakoak berretsi ditzake: ama, aita, feminitatea, maskulinitatea, haurra, neskatoa, boterea, irakaskuntza, hezkuntza, indarkeria, familia, aniztasuna, lana, lankidetza, pasibotasuna, besteak beste.

Hausnarketa hau amaitzeko, irakasleekin eta gurasoekin lan egiteko hainbat modu proposatu ahal dira:

1. Bi taldeentzat honako hauek sustatzea: eskolako eta familiako hezkuntza-praktika berrikusteko tailerrak; generoaren historia pertsonala berreskuratzeko tailerrak; benetan femeninoak eta maskulinoak diren balioak argitzeko tailerrak, sasiobalorrekin alderatuta.

2. Kontratazio-politika eta -praktiketan, soldatetan, amatasun- eta aitatasun-baimenetan desberdintasunak deskubritzea eta zuzentzea, eta irakaskuntza eta ikerketa-zereginak baloratzeko eta ebaluatzeko irizpide esplizituak prestatzea.

3. Gizonek eskola-maila guztietan maisu gisa parte har dezaten sustatzea; horrek esan nahi du lehen hezkuntzako irakaslearen balorazio soziala eta ekonomikoa hobetzea.

4. Androzentrikoak ez diren testuak lantzea eta presioa egitea testuak genero-ikuspegitik berrikusteko.

5. Genero-kultura sustatzeko interesa duten pertsonei laguntza ematea, eta eztabaida-bideak irekitzea, ikasketa-planetan, curriculum-programetan, etorkizuneko eta etorkizuneko profesionalentzako lan-esparruetan, pertsonen hazkundea geldiarazten duen hezkuntza zurrun eta konformista iraunarazten jarraitzen duten arau ikusezinak argitzeko.

Laburbilduz, proposamenak gure sormenari dei egiten dio, gure bihotza eta gure burua pertsona ulertzeko modu berritzaileetara zabaltzeko aukerari, eta genero-hazkundearen prozesuan balio humanoa zein den aurkitzeari.

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnartzen







Aurreko edizioetako post-etatik honako hau aukeratu dut aste honetako gaia ondo laburbiltzen duelako: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/gure-esku-dago-paradigma-aldaketa.html. Bestalde, emakume aitzindari bat  proposatzean emakume zientzialari bat aukeratu duelako: Aitziber Eizaguirre, Tumaker enpresako diseinatzaile industriala. Emakume, gazte, zientzialaria eta ekintzailea, Oiartzungoa. Oso gaztea bezain ekintzailea.



Nik ezagutu dudan erreferentziazko emakumeen artean Txaro Arteaga aipatuko nuke, alde batetik, zenbait hitzalditan bere hitza entzuteko aukera izan dudalako, eta beste alde batetik, EMAKUNDEren biotza zein motorra izan delako. Hona hemen Txaroren aipamen bat[1]: Txaro Arteaga, 1944an jaiotako kazetari Donostiarra da. Bere bizitzaren parte nagusienetako batean Herri Irratian pasa duen arren, betidanik lotua izan da talde feministekin. Frankismo garian, ELA sindikatuan eta Mugimendu feministan ibili zen klandestinitatean.

1988an, Eusko Legebiltzarrean Emakumeen Euskal Institutua sortzeko Legea onartu zen, eta bertatik Emakunde sortu zen. Txaro Arteaga, Emakundeko lehen Zuzendari Orokorra izan zen. 1988tik 1999ra bitartean, kargu horretan jardungo zuen, 2005era arte Zuzendaritzan ibiliko zelarik. Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Egunaren aldeko kanpainak egin izan dituzte, berdintasunaren alde jarduten duten pertsona eta agenteak saritu nahian 1990ean Emakunde sariak sortu ziren, hizkuntza sexista edota jarrera matxisten inguruko telebistako iragarki ugari egin ziren, aukera berdintasunaren aldeko hainbat plan aurrera eraman ziren eta beste hainbat eta hainbat ekimen aurrera eraman ziren urte guzti horietan. Guzti horrek, instituzioekin elkar lanean jardungo zuen Emakumeen Euskal Institutua gero eta sendoagoa bilakatzea ekarri zuen. Gaur egungo Emakunde, aurreko hamarkadetan egindako lan gogor horren ondorioa dela esan genezake

Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?
Aste honetako lehendabiziko jardueran irakurri dugun Gema Lasarteren artikulura itzuli nahiko nuke, han agertzen den ideia bat berreskuratzeko. Idazleak dio “emakume berria hemen dela, baina gizon berria urrun dago”. Nire ustez, hori izango litzateke erronkarik garrantzitsuenenetariko bat: gizonezkoak eraldatzea. Lasarteri jarraituz “Ezin dugu berdintasunaz hitz egin gizona berritu ezean. Badakit maskulinitate berriak sortzen ari direla, baina pribilegioetatik askatu eta dena kuestionatu artean ez da berririk sortuko”.




[1] http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=19357

2019/12/04

Emakumeak ikustarazten



(kar-kar, nire memea uste baino siniestroagoa da baina tira😂😂)

Pasa den urteko sarrerak begiratuta Yolandarena aukeratu dut, batez ere, Bizenta Mogel bezalako euskal-idazle bat gogora ekarri didalako.

Emakume esanguratsu bezala, Oriana Fallaci idazle italiarra aukeratu dut. Duela hilabete eskaz bat bere liburu bat irakurri nuen "Carta a un niño que nunca nacio" eta barruak mugitu zitzaizkidan bera irakurtzen. Askotan gai hauetaz hausnartu izan dugu lagun artean eta ondorio antzetsu batzuetara heldu izan gara (protagonistak liburu hasieran ikara eta presio jakin batzuk ditu) eta abortua, amatasuna, honen ikara oso modu egoki eta errespetuzkoan lantzen dituela iruditzen zait. Liburua bera ez da zaharra, 75ean argitaratu baitzen, baina oso esanguratsu eta gaur-egungoa iruditzen zait.

Bukatzeko, erronkak behin eta berriz aipaturikoak dira; emakumeen ekarpenak (egindakoak eta egiten ari direnak) ezagutara eman behar dira eta merezi duten garrantzia eman behar zaie, gizonezkoek bere izenean hartu dituzten lanen autoria erreala aitortu, eta ezagutza botereak sakabanatu eta desplazatu.

2019/12/01

KIDE BAT ZORIONTZERA NATOR

Gaur gure Hezkidetza kidea den Igor Gaminde nire lantokira etorri da eta formakuntza ederra eskeini digu: Zibersegurtasunaren inguruko sensibilizazio jardunaldia.


Gai sakona eta interesgarria benetan, ondo kontatua, zehaztapen askorekin, gehiago sakontzeko loturak, linkak... Denbora murriztua izan arren, artez gidatu gaitu eta gogoz utzi ere. Hainbeste, berriro etortzeko eskatu diogula. Lankide guztiak txundituta utzi gaitu. 

Guztiak? 
Ez, Ez, Ez. Guztiak ez. Bat izan ezik. 

Lantokian jada ezaguna dugu, bere jarrera ez gaitu harritzen baina ez genuen espero gaur ere bere "marka" utziko zuenik. Bideo interesgarria (hauxe linka:  https://www.youtube.com/watch?v=XjCUrU-9eIU) ikusi ondoren... "contra-ataque"-a hasi da. Ikusitako bideoan ez zegoen indarkeririk, ez matxismo, ez larritzeko ezer. Bideogileek gu manipulatu nahi gintuzten....

Hortxe zegoen Igor, errespetuz entzuteko ta erantzuteko. Beti ere lasaitasuna galdu barik eta argudio sendoak ematen. Zorionak Igor eta mila esker.