2019/12/13
DOMINO FITXA IZATERA ANIMATZEN ZARA?
Aurreko edizioetako ikaskideek egindako lanetatik Irati Gaztelurrutiaren HIZKUNTZAK ERREALITATEA ERAIKITZEN post-a gustatu zait. Gaiaren laburpen bikaina egiten du, erabiltzen duen memea sinplea bezain argia eta adierazgarria da eta izugarri gustatu zait idatzi duen esaldia "Domino fitxa izatera animatzen zara?". Nire izenbururako erabili dudana.
Gida bat aukeratzekotan , Amelia Barkinen Eukararen erabilera ez sexista . Argia eta erabilgarria iruditzen zait. Bertatik, lehentasuna emango nieke Andereño hitza erabilpenaren inguruko hausnarketari eta Emakumeen aipamen asimetrikoei.
Interesgarria iruditzen zait gida hau zabaltzea, irakasle guztiek ezagutu dezaten, eta bereziki, aipaturiko bi puntu horiekin lanean hasiko nintzateke.
Nire ustez, bai ikastetxean bai jendartean hizkuntzaren erabileraz ikasi duguna lantzeko erronkak, ikasitakoa zabaltzean , bai eremu formal nahiz informaletan, eta hizkuntzaren erabilera sexistak zalatzean, enpatikoki komentatuz, hausnartuz, ... datza.
Hizkuntza ez sexista
Sarrera sakona
eta mamitsua Argiñe Aracano Loidirena. Aste honetako auziaren laburpen gisa
erabiltzeko proposatuko nuke nik eta gainera, umore kutsua galdu gabe. Dena
den, esaldi bat berreskuratuko nuke, Ibon Sarasolaren hitzak, hain zuzen ere:
“gizartea matxista bada, hizkuntza
matxista izango da eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntzaren erabilera
ere aldatzen joango da”.
GIDA Hizkuntza ez sexisten artean Euskararen erabilera
inklusiboa, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza eta Pikara Magazine argitaratutakoa
aukeratu dut.
Alde batetik, sakona bezain mamitsua iruditu zaidalako. arlo
teorikoaz arduratzeaz gain, arlo praktikoan ere pistak luzatzen dituzte. Beste
alde batetik, egileak ausartak izan direlako eta betiko azterketa gainditzen
saiatu direlako. Esaterako hirugarren atalean erronka berri bat iragartzen
dute: SEXISMOTIK HARAGO: HIZKERA INKLUSIBOA
Gidak dioen moduan: “Sexismoa ez da hizkuntzan eta
hizkeran eragina duen diskriminazio sistema bakarra. Hizkuntzaren erabilera
begirada kritikoz aztertzen badugu eta hizkeraren bidez berdintasuna eta
aniztasuna ikusarazteko apustua egin badugu, ezinbestean erreparatu behar diogu
beste botere sistemei: arrazakeriari, heterosexismoari, transfobiari eta
kapazitismoari, besteak beste.
Orain arte, komunikazioan emakumeak ikusaraztearen
beharraz aritu gara, baina zer emakumeri buruz ari gara? Zer emakume ahazten
dugu? Androzentrismoak gizona jartzen du erdigunean, baina ez edozein gizon:
zuria, heterosexuala, desgaitasunik gabekoa…
Errealitate berriak izendatzeko, hitz berriak behar
ditugu. Gure gizartean gero eta gehiago ikusten da aniztasuna; beraz, gizon
zuri heterosexual eta desgaitasunik gabeko subjektu horretatik at geratzen
diren pertsonek diskriminazioa eta indarkeria bizi dute. Ikuspegi intersekzionalak
aintzat hartzen ditu botere sistemen arteko harreman konplexuak. Genero
ikuspegia duen komunikazioan intersekzionalitatea txertatzea erronka
garrantzitsua da eta hori izango da hirugarren gai honen xedea.
Nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko
erronka nagusia edo gakoa gure errealitea aztertzeko gaitasuna lantzea da.
Horretarako hizkuntza ezinbestezko tresna izango da. Azken finean, hizkuntza
ere hezkidetzen den heinean, bazterturik daudenek hitza berreskuratuko dute, eta
baloratuak, barneratuak eta kontsideratuak izango dira.