2019/12/21

Non gaude hirietan eta herrietan?




Aukeratu dudan aurreko elm post edizioaren izenburua errepresentazioa da. Horren arrazoia da gustatu zaidala egin duen akronimoa, bai eta aukeratu dituen aipuen irudiak, gaiari buruzko gogoeta eta sentsibilizazioari buruzko artikulua ere. Oroitzen naiz berarekin Noam Chomskyren azken hitzorduan, non itxaropenaz hitz egiten duen. Itxaropenik ez badago, ez dago lanik egin beharrik.


Sentsibilizaziorako egokia iruditzen zait "y calle pa cuando" bideoa; izan ere, Kadizko herri bateko kale guztien errepasoa egiten du, non argi ikusten den kaleen izen guztiak gizonenak bakarrik direla eta ez dela emakume bakar bat ere agertzen. Gainera, sentsibilizazioa egiteko modu dibertigarria da, oso musika itsaskorra aukeratzen baitu, letra matxistarekin bada ere, eta aldarrikapen bihurtzen du.

Nire akrostiko da:


II. Hezkidetza Planean oso ondo islatzen da 6. zutabean, non ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak aipatzen baitira, eta 3. zutabean, berriz, emakumeen jakintza eta haien ekarpena. Planean oso ondo islatzen den bezala: ikastetxeak esparru hori lantzen ari dira, eta dagoeneko beste eskola-patio mota batzuetako proiektu arrakastatsuak daude; horietan, jarduerak eta espazioen banaketa berdintasunezko harremanak errazteko eta horiek modu ekitatiboagoan erabiltzeko diseinatuta daude, baina, hala ere, hezkidetza-espazioak ahalbidetuko dituzten estrategiak ezartzen jarraitu behar da. Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak planifikatu egin beharko lirateke, neska-mutilek berdintasunez partekatu ahal izan ditzaten.
Baina argi dago oraindik asko falta zaigula egiteko, bai hezkuntzaren arloan, bai arlo sozialean. Gai hau lantzeko moduetako bat gizartean jokatzeko modu berdin-berdinen erreferente maskulinoak zein femeninoak ematea da. Hona hemen adibide horietako bat:
Rosalia

Jay Buruchel



2019/12/20

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen


Hona hemen aste honetako akrostikoa: DENBORA



Aurreko edizioetako aukeratu dudan posta hau da: DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora. Kale izenen oso deskribapen literarioa eta hausnarketa  erakargarri egin duelako. Bestalde, emakumeen erreprezentazioari buruzko galdera asko planteatzen dituelako:
“Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin dezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.”
Sentsibilizaziorako patio buruzko bideo hau proposatzen dizuet:

Era berean, ikastetxe batean patio eraldatu nahi izanez gero, hona hemen erreferentzi on bat prozesua bideratzeko: Alba González Castellví; Verónica Guix; Anna Carreras; La transformación de los patios escolares: una propuesta desde la coeducación CoeducAcció. ICE; Universidad Autónoma de Barcelona en Aula 255 | Octubre 2016 | pp.67-72 https://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:IZIewId9_fsJ:https://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2016/10/908.pdf+&cd=1&hl=eu&ct=clnk&gl=es&client=firefox-b-d
  
Erronkei dagokienez, Amparo Tomeren hitzak (1) ekarri nahiko nituzke:


“Qué objetivos deseamos conseguir:
1.) Qué tanto niñas como niños puedan ocupar todas las zonas del espacio tanto las más valoradas como las periféricas. Eliminar las jerarquías de poder.

2.) Qué toda la comunidad escolar valore por igual los juegos rápidos, los lentos, los exploratorios, los de mesa… No se trata de prohibir, se trata de equilibrar. Si un juego es dominante y valorado, no debemos prohibirlo sino alternarlo con otros juegos. Si en una escuela se regulan los juegos de pelota, ya en si mismo comporta cambios. La participación del alumnado en los cambios es imprescindible por muchas razones, a) por hacerles responsables del uso de los espacios, b) porque puedan elaborar criterios sobre la bondad de la diversidad de juegos, c) para que aprendan de la bondad de jugar niñas y niños juntos y en igualdad, d) el patio se convierte en un espacio de aprendizaje y de relación ideal para establecer vínculos afectivos, e) preguntar al alumnado cada año, en qué mejorarían el patio, que lo diseñen, que lo valoren y que lo realicen.”




(1)AMPARO TOMÉ GONZÁLEZ  ESTRATEGIAS PARA ELABORAR PROYECTOS COEDUCATIVOS EN LAS ESCUELAS  NAHIKO! 2017-2019  IV. JARDUNALDIA (2018-09-25)


Zein tarte laburrean ez zauden...

                             ImagenImagen





Gomendatu nahi dudan posta: http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/espazioak-eta-denborak-bizigarri-egiten.html. Eskaera anitza egiten baitu, ikuspegi zabala eta aberatsa eta baliabide asko aukarzten dituelako. 

Nire akronimoa:

Twiter honetan agertzen den ekimena oso eraginkorra eta potentea iruditzen zait.
Ekimen hau ere, oso interesgarria iruditu zait: Sindikatuen arteko Konfederazioa: emakumeen erakundeak egindako egutegia "Emakumeen denbora, Emakumeak denboran" 2019,  Emakume esploratzaileak eta abenturazaleak, non agertzen dira emakumeak denboran zehar, baesploratzaileak eta abenturazaleak ere. 
Calendario “Tiempo de Mujeres, Mujeres en el tiempo” 2019 | Mujeres exploradoras y aventureras bilaketarekin bat datozen irudiak
Hauek dira hezkidetzaren zutabeak:
1.- Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakintza eta haien ekarpen sozial eta historikoa integratzea.
4. Gatazkak modu baketsuan eraldatzea, hezkidetzako bizikidetza-proiektuekin.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunean oinarritutako hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta horren aurrean jardutea


Hezkidetzako II Planean, 6. zutabean agertzen zaigu  "Ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak." eta hemen daukagu erronka handiena hezitzaile bezala. 
6. ESPAZIOAK IKASTETXEAN ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK
HAUR HEZKUNTZA
Ikastetxeetako espazioak, batez ere jolastokikoak, historikoki mutilek hartu izan dituzte baloi
bidezko lehia-jolasetarako —batez ere futbolean aritzeko—; hartara, ikastetxeko mutil gutxiengo
batek okupatu ditu espazio horiek.
Ikastetxeetan, beste mota bateko jolastokien proiektu arrakastatsuak daude, eta behar-beharrezkoa
izango da hezkidetza-jolastokien estrategia horiek nabarmentzea: lehia-jolasak ezabatzea eta
lankidetza-jolasak egitea; kantxaren erabilera orokorra proposatzea, neskek zein mutilek jolas-
garaian jarduerak egin ahal izan ditzaten; solaserako zonak planifikatzea; taldean atseden
hartzekoak; lasaitasunez paseatzeko lekuak; harremanetarako lekuak; mahai-jokoetan aritzeko le-
kuak. Oro har, zementu gutxiago eta natura gehiago.
Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak planifikatu beharko dira, neskek
zein mutilek jarduerak partekatu ahal izan ditzaten, kanpoan utzita historikoki emakumeak
diskriminatzen dituzten kirolekin lotzen den guztia, edo neskak txiki-txikitatik hipersexualizatuta
dauden ikuskizunekin lotzen den guztia. Hori dela eta, eskola-jaialdiak, inauterietako mozorroak eta
abar berraztertu beharko dira, ekintza horien bidez ere berdintasunaren alde eta estereotipoen
aurka lan egin dadin.

LEHEN HEZKUNTZA
Ikastetxeetako espazioak, batez ere jolastokikoak, historikoki mutilek hartu izan dituzte baloi
bidezko lehia-jolasetarako —batez ere futbolean aritzeko—; hartara, ikastetxeko mutil gutxiengo
batek okupatu ditu espazio horiek.
Ikastetxeetan, beste mota bateko jolastokien proiektu arrakastatsuak daude, eta behar-beharrezkoa
izango da hezkidetza-jolastokien estrategia horiek nabarmentzea: lehia-jolasak ezabatzea eta
lankidetza-jolasak egitea; kantxaren erabilera orokorra proposatzea, neskek zein mutilek jolas-
garaian jarduerak egin ahal izan ditzaten; solaserako zonak planifikatzea; taldean atseden hartzekoak; lasaitasunez paseatzeko lekuak; harremanetarako lekuak; mahai-jokoetan aritzeko
lekuak. Oro har, zementu gutxiago eta natura gehiago.
Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak planifikatu beharko dira, neskek zein
mutilek jarduerak partekatu ahal izan ditzaten, kanpoan utzita historikoki emakumeak diskriminatzen
dituzten kirolekin lotzen den guztia, edo neskak txiki-txikitatik hipersexualizatuta dauden ikuskizu-
nekin lotzen den guztia.Hori dela eta, eskola-jaialdiak, inauterietako mozorroak eta abar berraztertu
beharko dira, ekintza horien bidez ere berdintasunaren alde eta estereotipoen aurka lan egin dadin.

BIGARREN HEZKUNTZA
Ikastetxeetako espazioak, batez ere jolastokikoak, historikoki mutilek hartu izan dituzte baloi
bidezko lehia-jolasetarako —batez ere futbolean aritzeko—; hartara, ikastetxeko mutil gutxiengo
batek okupatu ditu espazio horiek.
Ikastetxeetan, beste mota bateko jolastokien proiektu arrakastatsuak daude, eta behar-beharrezkoa
izango da hezkidetza-jolastokien estrategia horiek nabarmentzea: lehia-jolasak ezabatzea eta
lankidetza-jolasak egitea; kantxaren erabilera orokorra proposatzea, neskek zein mutilek jolas-
garaian jarduerak egin ahal izan ditzaten; solaserako zonak planifikatzea; taldean atseden
hartzekoak; lasaitasunez paseatzeko lekuak; harremanetarako lekuak; mahai-jokoetan aritzeko
lekuak. Oro har, zementu gutxiago eta natura gehiago.
Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak planifikatu beharko dira, neskek
zein mutilek jarduerak partekatu ahal izan ditzaten, kanpoan utzita historikoki emakumeak
diskriminatzen dituzten kirolekin lotzen den guztia, edo neskak txiki-txikitatik hipersexualizatuta
dauden ikuskizunekin lotzen den guztia. Hori dela eta, eskola-jaialdiak, inauterietako mozorroak eta
abar berraztertu beharko dira, ekintza horien bidez ere berdintasunaren alde eta estereotipoen
aurka lan egin dadin.
Azkenik bideo interesgarri bat: nola mugitzen gara emakumeok espazio publikoetan? Hausnarketa egiteko benetan.