2020/01/20

Baliabideak BALIABIDE izatea



Harreman Sareen erabileran, gaur egun nork ez du behintzat bat erabiltzen?, denok jarri behar dugu begi bat (eta askotan biak eta ondokoaren beste biak ere eskatu behar ditugu baita) #matxismoa, #mikromatxismoak, #erasosexistak, #fakenews edo #gezurra diren berriak filtratzeko.
Gaur egun onartuta dago, eta horrela irakasten da sendietan, derrigorrezkoa dala telebista ikusi, irratia entzun eta idatzitako berriak irakurtzean, ez dugula dana sinistu behar. Ikuspegi kritikoz hartu behar ditugu gugana ailegatzen diren informazioak. Eta oso pertsona gitxik esaten dute hau ez dala beharrezkoa. Sareen bitarteko harreman onek iraun behar badute, behintzat.
Ikuspegi eta energia berarekin hartu behar dugu heziketarako erabiltzen ditugun baliabideen eraldaketa eta sormena.

“Zelan hasi” izan daiteke galdera polita eta beharrezkoa.
Esaten da gauza sinpleak oso eraginkorrak direla. Eta oso sinplea eta eraginkorra da “Bechdel testa”. 

Frogatu, edozein filmarekin, adibidez Netflixeko “El Irlandes”-ekin. Ze nolako ondorioa ateratzen zaizue? Pista bat emango dizuet filma aurkezteko erabiltzen den irudiarekin...



Aurreko edizioetakoetatik Agurtzane Goitiaren “Curriculuma Eta Baliabide Didaktikoen Inguruan Hausnartzen” aukeratu dut. Batez ere emakume hau aurreko astean ezagutu nuelako (ikasle izan nuen) eta Sestaoko Berritzegunean egiten duen lana ikaragarria dalako, eta testu horretan oso ondo adierazten duelako zeintzuk ditugun erronkak (oraindik ere).


Bukatzeko, Javier Armentiak kontatzen du Naukas honetan “MariconĂ¡s las justas: ciencia LGTBIQ”, batetik, zientzian beharrezkoa izan dala begirada queer bat eta nola Museo Nacional de Ciencias Naturales-era joan ziren eta bertako deskribapenetan esku-hartze inklusiboa egin zutela.


Animatzen zara zu ere osaketaren bat egitera zure inguruan?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina