Partaidetzaren definizioetako bat hau litzateke: “Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua
da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona
horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.
Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da, inguruarekiko
inplikazio modu bat, errealitatea sortu eta aldatzeko . Boterearen dimentsio
baten garapen bezala ulertu daiteke eta erabakiak hartzea eta aurrera eramateko
konpromisoa parte hartzearen baitan daude. Jarrera bat eskatzen du, hainbat
eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen dituena.
Gurekin bada izango da proposamen didaktikoaren arabera, jarduera pertsonal bat da, eta taldeko prozesu bat,
hezitzailea, berdintasunean oinarritua, sortzailea eta eraldatzailea, egiturazko
desberdintasunak eta gatazka sozialak eta politikoak zokoratzeko edo leuntzeko balio
dezaken tresna.
Equipo Claves (1994)-en hitzetan. 3 dimentsio
bereiz daitezke:
- Parte hartzen jakitea: trebetasunak, moduak.
- Parte hartu ahal izatea: aukera errealak, gune, uneak.
- Parte hartu nahi izatea: motibazioa, beharra, interesa.
Sexu-genero sistema eta estereotipoek
oraindik eragin nabarmena dutenez, partaidetzarako hainbat zailtasun eta oztopo ageri
dira:
- Emakumeen komunikazio erak ez baloratzea.
- Nesken intereseko gaiak , ikuspegiak ez dira kontutan hartze edo baloratzen.
- Erabakiak neskak ez dauden foroetan hartzen dira.
Bestelako partaidetza bat eraiki ahal
izateko hainbat estrategia kontuan hartu behar dira, honakoekin
zerikusia dutenak: interesekin, espazioaren antolamenduarekin, lidergo
estiloarekin, kuotarekin, rolen banaketarekin, aniztasunaren kudeaketarekin,
lan egiteko moduekin…
Generoa eta partaidetza
kontu politikoa dira eta elkarrekin joanez gero, denen eskubideak bermatuko lirateke eta
gatazkak modu eraikitzailean konpondu.
Aurreko ikastaroetako post hauxe aukeratu dut. Egin duen hausnarketa egokia iruditu zait eta irakaskuntzaz eta
irakaskuntzaz kanpoko eman dituen adibideak gustatu zaizkit, baita akrostikoa
eta irudiak ere. Bideotako bat jada erabilgarria ez dagoela jartzen duen arren,
Youtube-n topatu dut ikusgai dagoen dokumental honen lekukotza bat: LAS SIN
SOMBRERO.
Nire inguruko partaidetzari begiratuz, auzo elkartean jarri dut
begirada eta jai parekideak sustatzeko Tolosan argitaratu zen gidari
erreparatuz, hauexek gure erronkak:
Partaidetza eta antolakuntza berdinzalea eta parekidea
Herri antolakuntza, parte hartzailea
eta berdinzalea bultzatu.
Jaietako egitarauaren eta ekintzen
inguruko erabaki espazio guztietan
parekidetasuna bilatu (elkarteen
ordezkaritza, jai-batzordea, jai bilerak…).
Jaietako jarduera eta ekintza guztiak
parekideak eta berdinzaleak
izatera konprometitu.
Maskulinizatuta dauden ekintzetan,
aukera berdintasuna bermatuko
duten irizpideak txertatu.
Jaietako ekintzak nori zuzenduta
dauden, zenbateko aurrekontua
duten eta nortzuk parte hartuko
duten hausnartu, eta, behar izanez
gero, orekatzeko irizpideak ezarri
(jardueretan, aurrekontuetan…).
Inguru hezitzaileetan partaidetza
parekidea eman dadin “Nola sustatu haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik”
7 kontzeptutan oinarritzen den aisialdi eredua aukeratu dut. Besteak beste,
gakoetakoa haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea da.
Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoa ere
oso interesgarria iruditu zait. Proiektu batean inplikatzeak zeresan nahi duen
sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa
hartzeko eta prozesuaz gozatzeko baliabideak eskaintzen ditu. Giza eskubideetarako
hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei
beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien
bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko
harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko
konpromisoa hartuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina