2020/01/13

HERRITARTASUN AKTIBOA SUSTATU, BESTELAKO PARTAIDETZA BAT ERAIKITZEKO



Partaidetzaren definizioetako bat hau litzateke: “Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.

Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da, inguruarekiko inplikazio modu bat, errealitatea sortu eta aldatzeko . Boterearen dimentsio baten garapen bezala ulertu daiteke eta erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa parte hartzearen baitan daude. Jarrera bat eskatzen du, hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen dituena.

Gurekin bada izango da proposamen didaktikoaren arabera, jarduera pertsonal bat da, eta taldeko prozesu bat, hezitzailea, berdintasunean oinarritua, sortzailea eta eraldatzailea, egiturazko desberdintasunak eta gatazka sozialak eta politikoak zokoratzeko edo leuntzeko balio dezaken tresna.



Equipo Claves (1994)-en hitzetan. 3 dimentsio bereiz daitezke:
  • Parte hartzen jakitea: trebetasunak, moduak.
  • Parte hartu ahal izatea: aukera errealak, gune, uneak.
  • Parte hartu nahi izatea: motibazioa, beharra, interesa.


Sexu-genero sistema eta estereotipoek oraindik eragin nabarmena dutenez, partaidetzarako  hainbat zailtasun eta oztopo ageri dira:
  • Emakumeen komunikazio erak ez baloratzea.
  • Nesken intereseko gaiak , ikuspegiak ez dira kontutan hartze edo baloratzen.
  • Erabakiak neskak ez dauden foroetan hartzen dira.

Bestelako partaidetza bat eraiki ahal izateko hainbat estrategia kontuan hartu behar dira, honakoekin zerikusia dutenak: interesekin, espazioaren antolamenduarekin, lidergo estiloarekin, kuotarekin, rolen banaketarekin, aniztasunaren kudeaketarekin, lan egiteko moduekin…

Generoa eta partaidetza kontu politikoa dira eta elkarrekin joanez gero,  denen eskubideak bermatuko lirateke eta gatazkak modu eraikitzailean konpondu.


Aurreko ikastaroetako post hauxe aukeratu dut. Egin duen hausnarketa egokia iruditu zait eta irakaskuntzaz eta irakaskuntzaz kanpoko eman dituen adibideak gustatu zaizkit, baita akrostikoa eta irudiak ere. Bideotako bat jada erabilgarria ez dagoela jartzen duen arren, Youtube-n topatu dut ikusgai dagoen dokumental honen lekukotza bat: LAS SIN SOMBRERO.  



Nire inguruko partaidetzari begiratuz, auzo elkartean jarri dut begirada eta jai parekideak sustatzeko Tolosan argitaratu zen gidari erreparatuz, hauexek gure erronkak:



Partaidetza eta antolakuntza berdinzalea eta parekidea

Herri antolakuntza, parte hartzailea
eta berdinzalea bultzatu.

Jaietako egitarauaren eta ekintzen
inguruko erabaki espazio guztietan
parekidetasuna bilatu (elkarteen
ordezkaritza, jai-batzordea, jai bilerak…).

Jaietako jarduera eta ekintza guztiak
parekideak eta berdinzaleak
izatera konprometitu.

Maskulinizatuta dauden ekintzetan,
aukera berdintasuna bermatuko
duten irizpideak txertatu.
Jaietako ekintzak nori zuzenduta
dauden, zenbateko aurrekontua
duten eta nortzuk parte hartuko
duten hausnartu, eta, behar izanez
gero, orekatzeko irizpideak ezarri
(jardueretan, aurrekontuetan…).

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea eman dadin “Nola sustatu haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik” 7 kontzeptutan oinarritzen den aisialdi eredua aukeratu dut. Besteak beste, gakoetakoa haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea da.


Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoa ere oso interesgarria iruditu zait. Proiektu batean inplikatzeak zeresan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz gozatzeko baliabideak eskaintzen ditu. Giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko konpromisoa hartuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina