2020/01/12

AHAL DUGULAKO!

Parte hartzea lortzeko, beharrezkoa da parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.  Beraz, parte hartzea garata dezakegun ahalmen bat da. 

Gaur egun, esparru desberdinetan emakumeen partaidetza handitu da, baina horrek ez du esan nahi parte hartze aktibo bat gauzatzen denik. Gainera, partaidetzaren eremuan ere, sexu genero estereotipoek hainbat zailtasun jartzen dituzte genero ikuspegia alde batera utziz. 

Hezkuntza eremuan, nesken parte hartzea ere baxuagoa da eta honek genero sozializaioan sortzen diren jarrera eta baloreetan eragina du. Horregatik, hezitzaile bezala ezaguera, trebetasunak, gaitasunak, baliabideak, motibazioa eta ilusioa sustatu behar dugu. 
Hezkuntza esparruan, nire inguru hurbilen aspektu interesgarri bat aipatu nahiko nuke. Normalean, hezkuntzaren lanbidea orokorrean emakumeek osatzen dute, baina, zuzendaritza karguetan normalean gizonezkoak egoten dira. Argi dago gauza asko daudela aldatzeko, eta horretarako indibidualtasunak alde batera utzi behar ditugu, botere banaketak orekatu eta pertsona guztien ongizatea lortu bera dugu, horrela, pixkanaka, partaidetza parekidea lortuko dugu. 


Aurreko edizioetako sarrerak ikusi eta gero, Olatzena aukeratzen dut. Baliabide oso interesgarriak partekatzen ditu eta egiten duen hausnarketarekin bat nator!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina