2020/01/18

Curriculum / baliabideei buruz hausnartzen


Hona hemen nire hitz hodeia:


Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero?
Hainbat lekutan esaten den eran, ikuspuntu hezkidetzaileak, betaurreko moreak, errealitatea aztertzeko tresna paregabea bihur daitekeela azpimarratuko nuke nik. Irakasleok  ezin dugu egin ezikusiarena eta material didaktikoarekiko izan dugun begirada kritiko horretan azterketa hezitzailea barneratu beharko genuke. Oso ariketa emankorra da material didaktiko baten azterketa eta taldean egiten bada askoz hobeto. Aste honetan ikusi dugun moduan, tresna ugari daude materialak behatzeko, baita sortzeko ere.
Zentzu horretan, ikuspuntu hezitzailea lotuko nuke paradigma inklusiboarekin. Nik uste bi ikuspuntu horiek erabat komunikatuta daudela eta ezin dela bultzatu ekintza hezkidetzailearik ez bada inklusiboa, eta aldrebes.






Aurreko kartela adibide on bat da frogatzeko nola lotzen diren Hezkidetza eta inklusibitatea, izan ere, material inklusibo bat diseinatzeko irizpideetan Hezkidetzaren ikuspuntua erabat txertatu dago. Beste adibide bat da zer dioen otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (29. artikuluan, hain zuzen ere): “Irudien eta hizkuntzaren erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena, genero-rolak eta -estereotipoak alde batera utzita. Generoan ez ezik kultura edo sexu-aukera bezalako alderdietan diskriminaziorik sortzen ez duten hizkuntza eta irudia erabiltzea hezkidetza-eskola sortzeko funtsezko urratsa da.”

Nik iradokizun hauetatik materiala behatzeko tresna sume bat egingo nuke nire lankideekin konpartitzeko eta edozein artikulu, unitate didaktiko edota materiala erabili baino lehen kontuan izan dezagun.



Aurreko edizioetako sarreren artean, Olatzena aukeratu dut, irakasleon arteko auzi zahar bati  buruz hausnartzera ausartu delako: Curriculumaren aldatzeko beharra. Hona hemen, apunte azkar bat: “…curriculumak bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua ulertuz.”.

 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina