Partaidetza parekideari buruz ari garenean galdera batzuk etortzen zaizkigu burura: zertan hartzen dugu parte gure gizartean? Aisialdi aktiboa, sare sozialak, lanbideak, familia… Eremu anitzetan, bai eremu pribatuetan eta eremu publikoetan. Baita ere modu indibidualean edo kolektiboan…
Zein izan daiteke gure inguruan partaidetzaren inguruan
behatu daitekeen aspektu esanguratsu bat? Hezkuntza, Kultura mailan azken
urteetan ematen ari den komunikazio modu berri bat, sare sozialena hain zuzen
ere. Gazte behatokiak 2019an egindako Euskadiko gazteak eta sare sozialak txostenak azaltzen du “Euskadiko
gazte ia-ia guztiak egunero konektatzen” direla sare sozialetara, emakumeak
gizonezkoak baino jazarpen-egoera gehiago bizi izan dutelarik.
Urteetan zehar Donostiako Berritzegunean landu den "Ikaskuntza Kooperatiboa gelan" gaiari
buruzko gune digital honetan aurkitu daitekezke
kooperazioa eta parte –hartze ekitatiboa lantzeko hainbat dokumentu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina