2020/01/14

Munduak ezin du galdu ezagutzaren erdia

Leleoarekin hasteko Teresa Nuño Angos-ek, ikastaroaren aurkezpen saioan aipatutako hitzak berreskuratu ditut:



Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreretatik, Eiderren  Ikusiz ikasi, aldaketari ekinez irabazi aukeratu dut. Gaiaren inguruan ematen duen azalpena asko gustatu zait.

Partehartzea denok dugun eskubidea da. Parte hartzeko, halere, parte hartu ahal izan behar da, parte hartzen jakin behar da eta parte hartu nahi izan behar da.

Parte hartzen jakiteko, errespetua, enpatia eta asertibitatea ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Haurdanik praktikan jarri beharreko entzute aktiboko teknikak oso baliagarriak iruditu zaizkit honetan trebatzeko. 

Parte hartu ahal izateko, foro eta prosezu egokiak planteatu behar dira. Geletan IKKI programak, aukera paregabea ematen digu hau berma dadin. 

Geletara sartu naizenean, ikusi ahal izan dut, taldeka esertze soilarekin, ez dela parte-hartze parekidea bermatzen.
Parte-hartze parekidea Ikaskuntza Kooperatiboa martxan duten geletan ikusten dut. Talde lanak denbora darama, horregatik, irakaslea ezin da denboraren %75a hitz egiten dagoena, ikasleak dira, interakzioan, elkarlanean, euren artean elkarrizketan dabiltzanak, parte hartzen ikasten. 
Nagusiki, bi faktorek laguntzen dute parte hartzea parekidea izan dadin. Batetik, dinamika  kooperatibo egokien erabilpenak, taldekide bakoitzaren parte-hartzea bermatzen du, ikasle bakoitzaren lan indibiduala ezinbestekoa da taldeak lortu behar duen helburua, ataza, ariketa…egin ahal izateko. Bestetik, rolen banaketak, taldekide bakoitzak bere rola du, idazkaria, bozeramailea, materialaren arduraduna eta denboraren/giroaren arduraduna. Irakasleak, maiztasun batekin, ikasle bakoitzaren eginkizunak aldatzen ditu. Horrela, nesken eta mutilen arteko eginkizunen eta partaidetza  parekidea bermatuz. 
Eta amaitzeko, nola ez, parte hartu nahi izateko, intereseko gaiak mahai gainean jartzea ezinbestekoa da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina