PARTAIDETZA PAREKIDEA, KOOPERATIBOA ETA INTEGRALA GAURKO ERRONKA DUGU
Partaidetza kontzeptu gisa garatu dadin parekatua eta integrala behar du izan, eta kooperatiboa gehitu nahiko nioke, gizartearen zerbitzura egongo dena. Esparru gehinetan partaidetza ez dago ziurtatuta (umeen kasuan, emakumeen kasuan, desgaituen kasuan, adin nagusiko pertsonen kasuan). Normalean, boterea duen taldeak momentu eta baldintza batzuetan baino ez du bideratzen partaidetza. Bestalde, egungo gizartean partaidetza handiago eskatzen ari da, baina pertsonok beti ez gaude edozein unetan parte hartzeko. Horregatik Equipo Clavesek (1994) hiru jarduera-ildo zehaztu ditu: parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Ildo horiek ondo gauzatzeko dauden oztopoak (emakumeok tradizionalki eskatutako rola baztertu behar dugu eta geurea den propioa bilatu, mundu publikoan posible dena pribatura eraman , ezkutuko curriculum baztertzailea, desorekatua baztertu, emakume-ereduak bilatu eta sortu, beldurrak gainditu...) aztertu eta gaindi beharra dago. Jasotako dokumentuak dioen bezala.
Partaidetzak estrategia zehatzak behar ditu (harreman berriak, genero-bazterkeriak baztertu, guztien ametsak kontuan hartu, gatazken trataera integrala lantzea).
Baina partaidetza sustatzeko sare sozielek jokatzen ari diren papera ere ezagutu behar da. Sare zozialek gero eta gehiago kontrolatzen baitute gure bizitza, gure partaidetza. Horren ingurukoa da hurrengo bideoa.
Cómo nos manipulan en las redes sociales | Santiago Bilinkis | TEDxRiodelaPlata
https://youtu.be/8nKCA9h-7BA
Emakumeen partaidetzaren arira, hurrengo bideoa interesgarria dela uste dut. Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesua.
Ikastetxeetan ere, partaidetza landu beharra dugu, gaurko eskolak oso jerarkikoak baitira; hori bai partaidetza arduratsua. Adibide gisa, interesgarria iruditu zait ordezkariak aukeratzeko orduan, elkabizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura "femeninoak" zein "maskulinoenak" izatea.
Horrez gainera, umeek partaidetzaz zer esaten duten interesgarria da, maila afektiboa erdigunean kokatzen dute eta.
La participación vista por los niños.
https://www.youtube.com/watch?v=cGIF2R_gSts
Aurreko edizioetako aportazioetaik bat aukeratzekotan Bego Mentxakarena adieraziko nuke. Berak partaidetza kontzeptu gisatik abaituta (“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”) hainbat proposamen batu dituelako leku desbedinetatik (Bizenteren lumak, entzumen aktiboak lantzeko ekimenak eta abar).
hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina