Nire ustez, partaide sentitzean dago gakoa. Partaide
sentitzen banaiz, parte hartuko dut. Eta alderantziz, parte hartzen badut,
partaide sentituko naiz. Horretarako, eta ikus dugun moduan, parte hartzeko
hiru baldintza landu eta eman behar dira: parte hartzen jakitea, parte hartu
ahal izatea eta parte hartu nahi izatea (Equipo Claves, 1994).
Nire egunerokoa eskola
eremuan kokatzen da gehien bat, bertan irakasleen gehiengoa emakumea da, eta
hortaz, ezin dut esan gizonen parte hartzea handiagoa denik. Baina irudipena
dut, gizonek esandakoak pisu handiagoa izan ohi duela ikasleengan, adibidez,
emakumeek esanak baino. Lan eremuan, esaterako, emakumeen partaidetzaren diagnostiko erreala egiteko baliagarria da EHUko Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuan
(GEZKIn) garatutakoa. Beste urtetako honako Andoniren posta hautatu
du, hain zuzen ere, N.B.E. 2017an mundu mailan emakumeen parte hartze eta
lidergoari buruz egindako txostena partekatzen duelako.
Bestalde, nire lagun eta ezagunen artean, entzun eta ikusi egiten dut emakumeek geroz eta lotsa/beldur gutxiago dutela parte hartzeko, baina oraindik ez dute gizonek bezainbesteko ahotsa. Parte hartzea handiagoa izateko, eroso sentitu nahi dute, ez erasotuak, eta esandakoak aintzat hartzen direla sentitu, errespetatuak izan. Aurrerapausoak eman badira ere, bestelako partaidetza bat eraiki beharra dago, batez ere, berdintasunean oinarritutako harreman mota berriak eraiki behar ditugu, genero-bazterkeriarik gabekoak.
Bestalde, nire lagun eta ezagunen artean, entzun eta ikusi egiten dut emakumeek geroz eta lotsa/beldur gutxiago dutela parte hartzeko, baina oraindik ez dute gizonek bezainbesteko ahotsa. Parte hartzea handiagoa izateko, eroso sentitu nahi dute, ez erasotuak, eta esandakoak aintzat hartzen direla sentitu, errespetatuak izan. Aurrerapausoak eman badira ere, bestelako partaidetza bat eraiki beharra dago, batez ere, berdintasunean oinarritutako harreman mota berriak eraiki behar ditugu, genero-bazterkeriarik gabekoak.
Bideoan "Ahalduntzea emakumeen begiradetatik",
UPV/EHU-ko Hezkuntza Fakultateko ikerlari eta irakasle den Maitane Pikaza
Gorrotxategiren hitzaldia ikus dezakegu, "Alianzas estratƩgicas para el
cambio: el empoderamiento como herramienta de acciĆ³n transformadora"
Donostiako Uda Ikastaroan eskainitakoa. Berak hiru gako aipatzen ditu: batetik,
emakumeen arteko sareak sortzea (Emakundek, esaterako, emakumeen elkarteen sarea
indartzen laguntzen du); bestetik, eskola edo pedagogiaren kutsua; eta azkenik,
ahalduntzea, aisialdia baino harago joatea, kontzientzia hartzea eta
konpromisoa.
Ahalduntze kolektiborako zailtasunak aipatzen dira,
arrazoiak: batetik, historikoki emakumea alor pribatuan egon da, ohitura falta
dago hortaz; eta bestetik, gizartean dagoen indibidualismoa, parte hartzeko,
militante izateko eta kalera ateratzeko ohiturarik ez dago. Gakoa hezkuntzan
dagoela dio Maitane Pikaza Gorrotxategik. Beraz, badugu zer egin… Honi lotuta, honako baliabidea baliagarria izan liteke inguru hezitzailean haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik sustatzeko.
Gazteekin ere hausnarketarako eta ekintzarako guneak
topatu eta sortu behar ditugu, adibidez, Euskadiko emakume gazteek espazio publikoetan dutenparte-hartzea aztertzeko EGK-k #Plazandre izeneko proiektua jarri zuen martxan 2018an. Urtebete
beranduago, bertan ateratako
ondorioak EGK-ko elkarteekin partekatu eta lanketarako ildo berriak jorratu
ziren. Topaketara elkarte ezberdineko emakumeak hurbildu ziren eta bi ideia
nagusitu ziren: Alde batetik, emakumeen ahalduntzea lehenestea; eta bestetik
lanketa hauek gizonezkoekin egitea. Horretan, esaterako, lagungarria izan
liteke honako lana. https://www.erein.eus/libro/ongiz-on-maskulinitate-tradizionala-eraisten-eta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina