Parte hartze
parekidea emateko ezinbestekoa da lehenago parte hartzen JAKITEA, horretarako
AUKERA IZATEA eta noski, prozesuan parte hartu NAHI izatea.
Parte hartze prozesu
baten barruan jarrera asko bermatu behar dira, besteak beste, entzute aktibo
bat izatea, iritzi ezberdinen arteko errespetua, inplikazioa, etab.
Egungo gizartea
parekatua ez denez, bertan ematen diren prozesu asko ere horren isla dira, hau
da, ez da parte hartze parekide askorik bermatzen.
Parte hartze parekidea
egon dadin ezinbestekoa da helduek haur eta nerabeengan sinestea, prozesuko subjektu
aktibo izaten uztea eta haiei entzun eta errespetatzea.
Gaur egun horrelako
prozesuetan dabiltza eskola, ikastola, udaletxe asko eta poliki bada ere,
aurrerapenak egiten ari garela uste dut. Prozesu guztiak ikasteko balio
baitute.
Adibide gisa, Pasaiako Udaletxean ematen ari den prozesua dugu, haur eta nerabeen parte hartzea udalerrietako erabikietan:
Bestalde, zuekin partekatu
nahiko nuke aurreko edizioetako post hau, intesgarria irudi zait jasotako informazioa eta jarritako euskarriak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina