2020/02/21

Afektuak eta sexualitateak



Gomendati bahi dizuedan post-a hau da: Andonirena, pasaden urteko ikaslea. Eskaintzen dituen materialak:Amelia Valcarcel-en bideoa, gidak, iruzkinak eta "Yes, we fuck" kanpaina oso interesgarriak dira.

hezkuntza afektibo sexuala bilaketarekin bat datozen irudiak

Oso erabilgarria iruditzen zait hezkuntza sailak argitaratutako gida hau, askotariko materialak ematen baititu, adinaren arabera sailkatuta, ikasgeletan egiteko jada prestatuta dauden jarduerekin, derrigorrezko hezkuntza osoko haurrekin.
Gainera, jarduera bakoitzaren helburuak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak azaltzen dituen sarrera bat ere eskaintzen du. Hezkuntza Sailaren hezkuntza afektibo-sexualaren filosofia zein den ere azaltzen da: batez ere berdintasunezkoa den filosofia.

Beste aldetik Hikhasi artikulu honetan esaten den bezala: "Sexu hezkuntzaren helburua, emakumezkoak eta gizonezkoak zoriontsuak izateko beren gorputzak ezagutzen, onartzen, beraien sexualitatea bizitzen eta erotika propioa adierazten ikastea da. Eta horretarako, beharrezkoa da sexu aniztasunean heztea lehen eta bigarren mailako sexualitaterik ez dagoela erakutsiz. Curriculumeko gai guztietan islatu beharko litzateke aniztasuna.Eta era berean, zuzenean landu daitezke desira orientazioa, homosexualitatea eta homofobia, baina betiere aurretik marko orokorragoan landu badira. Sexu hezkuntza aniztasunaren eta generoaren ikuspegitik eskola garai guztietan egin behar da, beti dago zer egina eta zer esana."

Sexualitatea gizakiari dagokio, ugalketa baino askoz zabalagoa da eta portaera-elementuak baino gehiago hartzen ditu. Gaur egun, literatura zientifikoan gai nagusietako bat da. Zifra nazionalek agerian uzten dute dimentsio sexuala modu integralean, zientifikoan eta gizatiarrean landu behar dela, gazteengan arreta jarriz, sexualitatea modu positiboan bideratuz. Sexualitaterako hezkuntza ez da informazioa bakarrik, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen laguntzea eta norberaren sexualitateari buruzko ikuspuntuak eta jarrerak garatzen laguntzea du helburu. Laguntza bilatu behar da, eta gazteei aukera eman behar zaie beren autonomia garatu dezaten eta erabakiak hartzeko orduan gai izan daitezen. Sexu-heziketaren alderdi nagusiak honako hauek dira: sexualitatea gizakiaren zati nagusia da, pertsonek informatuak izateko eskubidea dute, sexu-heziketa informala ez da egokia gizarte modernoarentzat (antisorgailuak, nahi ez diren haurdunaldiak saihestea edo sexu-transmisiozko gaixotasunak kutsatzea), gazteek informazio-iturri gehiegi dituzte eta sexu-osasuna eskuratzeko beharra dute. Sexualitate osasuntsuaren hezkuntzak eta sustapen positiboak berekin ekarri behar du ikuspegi holistiko bat hartzea, gazteengana modu eraginkorrean iristeko diseinatutako hezkuntza-programen premien azterketari, plangintzari, inplementazioari eta ebaluazioari aplikatuta. Ezinbesteko baldintza da pertsonaren ongizate osoa eta garapena lortzeko.
OƱatiko Txantxiku Ikastolako LHko 4. mailako haurrak sexu heziketa lantzen.

"Sexu heziketa sexuen heziketatzat dut. Sexuena, pluralean eta ez sexuarena, singularrean, genitalaren sinonimo gisa. Sexu heziketa, niretzat, beste ezer baino lehen, subjektuen identitatearen heziketa da: bakoitza  gustura sentitu eta bizi ahal dadila emakume eta gizon gisa." Horrela dio artikulu honetan Efigenio Amezuak (Palentzia, Espainia, 1941), Sexologian doktore da 1971tik. Titulua, jakina, Lovainan (Belgika) eskuratu zuen, oraindik ere Europa osoan sexologiako karrera eskaintzen duen unibertsitate bakarrean.

LAB sindikatuaren Irakaskuntza arloak Sexualitate askatzaileak iruten izeneko egitasmoa abiatu du, eta lehenbiziko urrats gisa Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat izenburuko argitalpena karrikaratu du. Gida hori Itxaso Torregrosa sexologo eta LABeko kideak egin du, eta Eloy Tato LAB Irakaskuntzako kidearekin batera gida honen nondik norakoak azaldu dizkigute.

Gure erronka: bide honetan estrategia berriak sartzen dira, norberaren eta taldearen hausnarketa errazteko, haien sexualitatea bizi eta goza dezaten, kontuan hartuta harreman pertsonalekin eta pertsonen arteko harremanekin zerikusia duten alderdiak; emozioekin, sentimenduekin, desiraren orientazioarekin, genero-rolekin, taldearen garrantziarekin …
Bide luzea baina polita daukagu gure aurrean, animo!!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina