Aste honetako nire ekarpena Eva Perez-Ponsen aipua honekin hasi nahiko nuke
identitatea eta aniztasun sexuala pluralean eta mugimenduan jartzeak baitakar
aurrerapausoak emateko lehen urratsa.
Josebe Iturriozen
aipu bati ere eutsi nahi diot. Emakume-gizon gisa aurkezteak eta horren atzean
eraikitzen dugun guztiaren zamak ez baikaitu libre eta aniztasunean hezten,
hazten uzten.
Beste
ikasturteetako posten artean Argiñe Alacano Loitiren Zelaierdian eskola bat dago aukeratu dut, jaso dugun heziketa
afektibo-sexualarekiko egiten duen hausnarketa eta egin dituen ekarpenak oso
aberatsak iruditu zaizkidalako.
Argiñek dioen
moduan hori ikusten baitut hezitzaileon erronka nagusia gure seme-alaben,
ikasleen, gaztetxoen heziketa afektibo sexuala guk jaso duguna deseraikiz
eraikitzea.
Lehenik azter
dezagun gure burua, zabal dezagun gure ikuspegia eta kolokan jar dezagun gure
eraikuntza pertsonala.
Azter ditzagun
gure emozioak, gure bizipenak eta entzun ditzagun besteenak. Beha ditzagun gure
txikienen nahia eta desirak eta lagun diezaiegun askatasunean beraien
identitateak eraikitzen.
Jar dezagun heziketa afektibo sexuala heziketaren
oinarrian, egunero, etengabe landu beharreko lehentasun gisa eta ez
programa, modulu bakan gisa!
Sentsibilizaziorako
baliagarria izan daitekeen bideo hau gomendatu
nahiko nuke:
Amelia Barquinek
luzatzen digun galderari eutsi nahi diot nire ekarpena bukatzeko: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago;
aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo
ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen
da praktikan, benetako bizitzan?”
Aniztasunak
aberastasuna dakarrela sinetsi eta benetan praktikan jarri arte ez baitugu
estereotipoekin bukatuko eta elkar minduz, irainduz jarraituko dugu.
Izan gaitezen
aske zer garen sentitzeko, izan gaitezen libre zer nahi dugun jakiteko, izan
gaitezen aske nahi dugun hori landuz gure identitateak eraikitzeko eta
jendartean zoriontsu elkar bizitzeko!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina