Marijoren SISTEMA BITARRA GAINDITZEKO GARAIA posta aukeratu dut batez ere
han agertzen den esaldi bat asko gustau zaidalako:
Heziberri 2020k identitateen garapenari buruz zer jartzen duen irakurtzen ari nintzela esaldi honekin geratu naiz, identitateen garapena oinarrizko konpetentzietan gauzatzen doala nabarmendu nahi izan dudalako. Curriculum ezkutuan eragiteak ekarriko ditu poliki poliki nahi ditugun aldaketak… egunerokoan esaten ditugunek, adierazten ditugunek eragin handia baitute gure gaztetxoen nortasunaren garapenean. Apurtu ditzagun binarismoak eta aniztasunean hezi gaitezen, elkar errespetatuz, askatasunean, norbera izaten ikasiz, eraikiz.
Norbera izaten ikasteko konpetentzia Hizkuntzak bide ezin hobea dira barne-prozesu emozionalak eta arrazionalak erregulatzeko, bai eta norberaren nortasuna eraikitzeko ere. Hizkuntza eraginkortasunez erabiltzen baldin bada askotariko helburuak lortzeko, ikasleak garatu egingo ditu oreka emozionala, autoestimua, autonomia eta ikaskuntzaren autorregulazioa; eta kontuan izan behar da horiek guztiek autonomian, autorregulazioan eta ekimen pertsonalean esku hartzen dutela. Horregatik guztiagatik, norbera izaten ikasteko oinarrizko zehar-konpetentzia garatzen laguntzen dute hizkuntza-ikasgaiek.
Genero identitatearen inguruan eman dira aurrerapenak baina oraindik egiteke asko dugula uste dut, desikasteko gauza asko ditugu eta bat kaxetatik ateratzeko beharra dela iruditzen zait. Sistema bitarratik haratago ere joera baitugu guztiok kaxa baten barruan kokatzeko, barruan dagoen pertsona ia ikusi gabe kaxa horretako izen bati begiratuz gabiltza, kaxa horretan egoteak sortzen digun edo sortu dezakeen ezinegona kontuan hartu gabe. Hori da nire memearekin islatu nahi izan dudana. Eraiki dezagun gure identitatea askatasunean, garen hori , nahi dugun hori izan nahi dugun hori askatasunean erabakiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina