2020/02/16

EGUNEROKOTASUNEAN INTEGRATU ANIZTASUNA


EGUNEROKOTASUNEAN INTEGRATU ANIZTASUNA





Amaeliaren esaldi honekin bat nator. "PolĂ­ticamente correcto" dena jakin badakigu eta gure diskurtsoetan guztiz integratuta badugu, baina gero gure egunerokotasunean aurrera eramatea ez dago askotan hain barneratuta eta jarrera baztertzaileak agerian uzten ditugu nahi gabe.
Horietan begirada kritikoa jartzea izango da gure erronka handienetariko bat.


Pasa den urteko posten artean Ainhoa Mendizabalena aukeratu dut batez ere bere bideoengatik:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/normala.html

https://youtu.be/h48ZAROrRIU






Sentsibilizazio kanpainen artean, nahiz eta heburu komertziala izan Doritos Rainbownena gustatu zait, Cindy Lauperren "True Colors" kanta erabilita pertsona anitzak eta beraien ahalduntzea erakusten ("kolore gehiago, aniztasun gehiago, ahaldutze gehiago") : 




Baita ere Andaluzian ateratako kanpaina bat, Malagan hain zuzen ere, oraingo honetan kontuari buelta emoten fokua beste alderdian jartzen, homofobian edo transfobian.

"Andaluzian, aniztasuna dela eta, homofoboak eta transfoboak "sendatu" nahi ditugu, eta, horretarako, lehenengo urratsa da beren burua halakotzat aitortzea eta Malagako hirian homofoboari eta TRÁNSFOBOari laguntzeko dugun telefonora deitzea (951 003 814), non jakin ahal izango duen nora jo gu ezagutzeko. Izan ere, hurbileko ezagutzatik bakarrik senda daitezke desinformazioa eta aurreiritziak", dio Antonio Ferre Andaluzia aniztasuneko presidenteak.




Hezkuntzan geure erronkak gainditzeko Berdindu eskolak ematen dizkigun baliabideak 
kontutan hartzekoak dira.

Gaian aipatzen den moduan, hona hemen hezkidetzailea den heziketak nola laguntzen duen: 

● Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du.  

● Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinesten du. 

● Heteronarmatibitatetik  aldentzen da. 

● Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du.  

● Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzen die. 

● Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzen du. 

● Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du. 

● Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du. 

Eta batez ere nire ustez benetako erronka egunerokotasunean integratu behar ANIZTASUNA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina