2020/03/09

BELDURRAK GENEROA BADAUKA, BAINA LEKUZ ALDATUKO DA.


BELDURRAK GENEROA BADAUKA, BAINA LEKUZ ALDATUKO DA.



Aste honetako irakugaiatik 3 hitz erreskatatu nahiko nituzke laburpen moduan, hitz magikoak, gakoak, helburu eta bidea era berean. Begirada aldatu nahi badugu, ikuspuntua beste aldera pasa nahi badugu eta bakoitzari dagokiona eman nahi badiogu....kontutan izan beharrekoak.

Lehenengoz, Autodefentsa Feminista emakumeok arazo politiko eta orokor honen aurrean dugun bide bakarra, defentsa bakarra moduan ulertzen baitut. Prozesu indibidual eta kolektibo honen bitartez erasoen kontzientzia hartzen dugu, gureganako konfidantza/autoestimua lantzen dugu eta honekin batera, geure autonomia/burujabetzea indartzen dugu erasoei erantzuteko bidea topatuz denon artean.

Bigarrenez, Erantzunkizuna bakoitzak bere ardurak onartu behar dituelako. Bakoitzari zeozer dagokigu indarkeria matxisten aurrean eta ez da nahiko hitzez horien kontran agertzearekin, gure eguneroko jarreretan, ekintzetan....jaso beharko da be matxismo horri bizkarra emonez, agerian uzten...

Eta azkenik, Maskulinitate Berriak lantzea funtsezkoa dela uste dut mutilen inplikazioa eta jarrera aktiboa lortzeko, pribilegioei uko egiteko prozesua hasteko be eta azken finean berdintasunerako bidean maskulinitate hegemonikoei aurre egiteko, interpelatzeko, beste berri batzuk eraikiz.



Pasa den urteko posten artean ArgiƱe Alcano Loitirena aukeratu dut, lhttps://hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/begi-bistakoa-da-edo-ez.html; oso ondo azaltzen dituelako gure fenomenoa den Irantzu Varelaren  bideoen bidez indarkeria matxista desikasteko 3 lan ildoak:

  • Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
  • Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea (mikroiraultzak).
  • LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Horretaz aparte gainera oso post konpletoa da bideoz eta materialez josita, eskertzekoa.


Ikasleekin lantzeko indarkeria matxisten aurkako lelo zehatz bat sortzeko, ideiarik onena iruditzen zait beraiekin batera sortzea hausnarketa baten ondoren.
Gaiaren inguruan debate bat sortuko nuke, agian tailerraren batzuetan parte hartzeko aukera emonez zentruan berton (neskeentzat Autodefentsa Femisnistakoa eta mutilentzako Maskulinitate Berrien ingurukoa), ze gehienetan bizipen-alderdiak eztabaida barneratzera garamatza beste zeozer baino hobeto eta gero hortik ondorio propioak atera ditzazkegu.

Landu beharraren justifikazioa....bere pisu propioagatik erortzen da: oin dela ez hainbeste hasi berriko 2020an daramatzagun emakume erahildakoen zenbaki beldurgarriak, bizitzen ditugun biolentzaik, mikrobiolentziak, jasotzen ditugun mezuak eta haiek eragiten dizkiguten ahulezia, beldurra, murrizketak....
Izaro Andresen hitzetan, ze oso ondo azaltzen du berak bere artikuluan http://mugalari.info/opinion/neskok-beldurra-pasatzen-dugu-serioa-da-oso/: “​Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.



Beldurrak generoa badauka eta denon artean transmititzen digute.
Baina lekuz aldatuko du.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina