HARREMANAK, TRATU ONAK, BIZITZA ETA ZAINTZAK ERDIGUNERA=ONGIZATEA
Aste honetako gaian tratu onek duten garrantzia aztertu dugu elkarbizitza positboa eta kalitatezkoa lortzeko erronkan. Berarekin lotutako hainbeste kontzeptu, ideia eta baloreak botako ditut hementxe: begirunea, askatasuna, independentzia, interdependentzia, erantzunkizuna, enpatia, berdintasuna, korrespontsabilitatea, kontziliazioa, errespetua,...
Maitasun modu berriak eraiki behar ditugu mintzen eta gaixotzen gaituen amodio erromantiko, patriarkal eta kaltegarriaren eredutik kanpo.
Ekofeminismotik helduta giza bizitza erdigunean kokatu beharra dago, produkzioa bizitza horren zerbitzura jartzen, alderantzikatzeko prozesu batean murgilduz. Zaintzak erdigunean jartzen ditugunean, zera da: pertsonak, bizitzak,...; sistemarekin talka egiten dugu aurrez aurre, mundua mugitzen duen orden kulturalak (patriarkatua) eta ekonomikoak (kapitalismoa) deseraiki nahian.
Justu momentu honeta COVID-19 ditxoso birusarekin sortu den krisialdiaren aurrean Euskal Heriko Mugimendu Feministak zaintza lanak kudeatzeko mahaia eratzea erabaki du eta mahai hori osatzeko deia luzatu die EAE, NAfaroa eta Ipara Euskal Herriko elkargoei, sindikatuei eta baita alderdi politikoei. Erantzun indibidualez harago honen aurrean kolektiboki antolatu beharra azpimarratu du mugimenduak ze benetako arazoa eta krisia egiturazkoa da; zaintzaren dimentsio estrukturala ikusi beharra dago paradigma aldeketarantz joateko.
Pasa den urteko posten artean Unknown moduan sinatzen duenarena gustatu zait zaintza eta maitasun erromantikoa azimarratzen dituelako harremanak zaintzeko, https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/zaindu-ditzagun-gure-harremanak.html, eta nire ustez gure ikasleen artean asko lantzeko daukagu ondino erronka potente honetan.
Zer da maitatsuna, ondo maitatzea...
Gida eta material nahikotxu daukagu baina niri bereziki gustatzen zaizkidan adituak aipatuko ditut:
Ianire Estébanez (http://minoviomecontrola.com/portada/blog-me-controla-lo-normal/) gazteen mailan, Coral Herrera (https://haikita.blogspot.com/) gurean eta Mariluz Esteban (https://eu.wikipedia.org/wiki/Mari_Luz_Esteban_Galarza) teoria mailan.
Erronken artean, honako hauek aipa ditzakegu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina