Une honetan, koronabirusarekin, zaintzak,
bizitzak, bizikidetza positiboa izan behar dutela gure izatearen erdigunea argi
dugu.
Osasun-krisi honek agerian uzten du
zaintza-lanen krisia ere. Noren esku uzten ditugu haurrak, eskola ez badago eta
lanera joan behar badugu? Aitona-amonen eskuetan, gaixotasunekin, gaitz
larriekin?
Izututa nauka pentsatzeak zenbat
emakumek egongo diren orain etxean beren tratu txarren emailearekin, ihes
egiteko aukerarik gabe.
Aurreko edizioko posten artean, Goreti Eskalzaren "Tratu onak” lana nabarmenduko nuke, eskaintzen digun gaiaren laburpenagatik, gogoeta eta baliabideengatik. Pertsonak eta zaintza bizitzako helburuen erdigunean jarri nahi izateak, egungo Hezkuntza sistemarekin talka egiten duela dio “sistemak, emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta exijentziek eta kontrolak pertsonaren dimentsio osoa galtzea” dakarrelako.
Ikasleekin lan egiteko, Bizikasi ekimenaren LH 5 eta 6 mailerako jarduera
didaktikoa oso bailabide aproposa da: "Ondo konpontzen gara. Tratu onak nahiago"
Dinamika honetan tratu onak eta tratu
txarrak bereiziko dituzte. Nola sentitzen gara gaizki tratatuak gaituztenean?
Eta ondo tratatzen gaituztenean? Zer nahiago dugu?
Prestatuko dira txartel batzuk tratu onak
edo txarrak agintzen dituztenak (ikus hurrengo orrian). Txartel horiek banatuko
dira eta bakoitza tratatua izango da berak daraman txartelaren arabera.
Musika lasaia jarriko da, eta musika
entzuten den bitartean, gelan ibiliko dira. Musika gelditzen denenean, ikasleak
gelditu egingo dira. Ikasle bakoitzak txartela irakurriko dio ondoan edo parean
dagoenari, eta hor agindutakoa egingo dio. Horrela egingo da denboratxo batean.
Ondoren, elkartuko dira antzeko aginduak
dituztenak, hau da, tratu onak alde batean eta tratu txarrak bestaldean, eta
kate moduko bat egingo dute, bata bestearen parean.
Behin bi kateak parez pare kokatuak
daudela, bakoitzak bere txartela irakurriko du eta adibide bat jarriko du
(eguneroko adibide bat). Bukaeran talde bakoitzak definitu beharko du zer diren
tratu onak eta zer diren tratu txarrak. Definizio horiek gelan jarriko dituzte
kartoi mehe batzuetan edo txartel handi batzuetan (ikus hurrengo orrian).
Ondoren, egindakoaren balorazioa egingo
dute:
·
Nola sentitu zarete?
·
Zein katerekin sentitu zarete hobeto?
·
Zein katetatik nahiago duzue besteak tratatu?
·
Zein katetatik nahiago duzue tratatuak
izan?
·
Zer ondorio ateratzen dituzue joko
honetatik?
·
Konpromisoren bat hartuko zenukete?
LANTZEKO ERRONKAK JENDARTEAN
Gure bizitzan zoriontsuak izan gaitezen,
funtsezkoa da harreman osasuntsuak eta jarrera positiboa izatea. Harreman onak
dira nork bere buruarekin eta gainerakoekin errespetuan, askatasunean eta
elkartasunean oinarritutakoak.
Tratu
onak izatea eta zaintzaren kultura hau da: nork bere eta gainerakoen beharrei
erreparatzea, eta behar horiek asebetetzeko ahaleginak egitea. Ahalegin horien
artean, entzutea, lankidetzan jardutea, laguntza ematea eta eskatzea daude. Tratu
onak eta txarrak bereiztu behar ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina