Tratu onak izan behar dira gure harremanen oinarria. Gure ikasleek ondo dakite zeintzuk diren tratu txarrak, baina ez dute horren argi zer diren tratu onak. Orain dela urte batzuk institutuan proposatu nuen ikasleek sortzea euren tratu onen dekalogoa. IK/KIko teknikak erabiliz, gela bakoitzean ikasleek euren dekalogoa irudikatu zuten. Ondoren, egindako horma-irudien erakusketa antolatu genuen denboraldi baterako, eta hori amaitu zenean berriro gelara eraman ziren gela bakoitzeko horma-irudia. Hona hemen Tratu onen dekalogoaren proposamena. Gero, dekalogo batzuk hartuta ondoko bideo hau egin zuten:
Hainbat material gehiago daude tratu onak lantzeko, adibidez, Nafarroako Gobernuak argitaratutakoa:
Ondoko guztietan lantzen dira tratu onak. Sentsibilisaziorako denbora dago, pentsatzeko zer diren tratu onak eta proposatzeko ideiak. Irakasleok landu behar ditugu proposamen hauekT, tratu onak txikitatik landu behar direlako. Horrela dugu BIZIKASI ekimena tratu onak lantzeko:
https://bizikasi.euskadi.eus/eu/tratu-txarrak-tratu-onakhttps://bizikasi.euskadi.eus/eu/tratu-onak-nahiagoeta STEILAS sindikatuko unitate didaktikoa:https://issuu.com/stee-eilas/docs/2.tratu_onak
Iazkoen artean hauxe gustatu zait, batez ere Maria Lejarragaren irudi hau dagoelako, eta guztiz ados nagoelako:
Oso interesgarriak dira ere planteatzen dituen erronkak eta gaia lantzeko proposatzen dituen bideoak.
Nire ustez, lantzeko erronken artean lehenik eta behin irakaslerien prestakuntza da. Argi izan behar dute tratu onak zer diren eta zein den euren garrantzia. Benetan garrantzitsua da gaia sakonki lantzea. Elkarren arteko harreman positiboak eta tratu onekoak landu behar dira, eta elkarbizitza positibo honetan elkarren arteko zaintza ezin da ahaztu. Uste dut zaintzaren gaia hobeto landu behar dela, eta ekonomian ere, nolabait txertatu beharko litzateke. Horrek zaintzen-iraultza ekarriko luke. Tratu onen artean, bake kultura sustatu beharko litzateke ere.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina