Aurreko ediziotako posten artean BegoƱak idatzitakoa dut. Benetan osoa iruditu zait. Hainbat irudi esanguratsu erabili ditu, baita baliabideak proposatu ere. Bertatik honakoak berreskuratu nahi nituzke. Esate baterako honako baliabidea edota beste irudi hau:
Azken honek Dani Arizalaren irratsaioa ekarri dit gogora, "Eta zuri nork erosten dizkizu kaltzontziloak?". Gizonek berdintasunaren alde egin beharreko eboluzioaren adierazgarri. Ildo honi jarraiki, interesgarria iruditzen zait liburua "Dale a tu criatura 100 posibilidades en lugar de 2". Familiek haurrekin txikitatik landu dezaten bi aukera baino gehiago daudela bizitzan, hau da, berdintasunaren eta askatasunaren alde lan egiteko materiala eskaini dezake.
Tratu onei buruzko abesti, bideo edota baliabideak proposatzerakoan, asko errepikatu egingo ditut, baina hala ere aipatu egingo ditut.
Bertsolaritzan edo euskarako saioetan lan zitekeen bertso interesgarria iruditu zait honakoa. Harremanetan elkarri tratu ona ematearen garrantziaz, zaintzaz, parekidetasun eta elkarbizitzaz dihardu. Hona hemen testua:
Steilas sindikatuaren “Tratu onak” edota “Zaintzak plazara” unitate didaktikoak oso aproposak dira, baita Bizikasi ekimenak eskaintzen dituen gelarako materialak eta baliabideak ere.
Jendarteko erronkei buruz hausnartzeko Josebe Iturriozek Euskal Herriko Mugimendu Feministaren izenean publikatu duen bideoa uzten dizuet:
Gaurko jendartearen oinarriak aldatu behar ditugu, erronka hori da, hau da, indibidualismoa eta autosufizientzian oinarritutako gizarteak ezin du luze iraun, jendarteak esan nahi du pertsonak elkarrekin bizi garela eta ondorioz, beharrezkoak direla elkar ardura, elkarrekiko zaintza eta tratu ona aldarrikatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina