Gure lekua, hitza, balioa, ongizatea, zilegitasuna eta autoestimua berreskuratzeko hasi behar gara edota jarraitu emakumearen presentzia aldarrikatzen eta egindako ekarpenak plazaratzen, hauxe da onartu behar dugun egi bakarra.
Astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin hitz-hodeia hau osatu dut:
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut.
Eroen moduan
ibili naiz euskal emakume aitzindari bat edo emakume sortzaile baten bila eta
konturatu naiz beti gertu eta ondoan egon direla. Adibidez Catalina de Erauso y PĂ©rez de Galarraga hain zuzen ere, nire gurasoen etxe
ondoko kaleari bere izena jarri zioten.
Niretzako bere ekarpen nagusia emakume trasngresora eta ausarta, gizonez jantzita, bere garaiko arauei aurre egin zien, arrakasta izan zuen eta
ezagutua izan zen.
Feminismoa eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko
erronka nagusia matxismoaren sustraiak gure bizitzan, kulturan, hezkuntzan ere
oso errotuta daudela eta honekin apurtzeko indarra, ausardia eta lana egin
beharko dugu datozen urteetan. Nola? Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza,
testu liburuak eraldatuz. Gure zelulek egia dakite eta bide honetan gure
gorputzarekin birkonektatzea eta kasu egitea funtsezkoa da.
Hemen bideotxo bat animoak altxatzeko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina