II-4-3- PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ
HAUSNARTZEN.
Bertan, Partaidetza garatzeko 3 baldintzei buruz hitz
egiten ditu:
Parte hartzen
jakitea, ahal izatea, nahi izatea.
Horretaz gain, hezkuntza sistemak eredua izanik,
nesken partaidetzan duen eragina eta islada aipatzen digu. Bizi dugun
errealitatearen behaketa eta hausnarketa baita neskeei bermatu beharreko
partaidetzaz.
Nire uste apalean, ekarpen aberasgarriak dira. Idazkia
egin zenetik hona, urratsez urrats aldaketa ugari eman dira, etengabeko eraldaketa
murgilduta gaudelakoan nago.
Hala ere, autokonplazentzian murgilketa sahiestuz,
aurrera jarraitu ahal dugu. Formakuntza honetan partekatzen ari diren emaitza
adibide adierazgarria da.
- ·
Partaidetza gure
inguruan behatu dudan aspektu bat:
Emakumeak
atletismoan, begirada bat.
Gaur egun emakume korikalariak ikustea ohikoa da.
Baina beti ez da hórrela izan. Gogoan
izan dezakegu 1967. Urtean Kathrine
Switzer estatubatuarra
dorsalaz korrika egin zuen lehengo emakumezkoak, Bostongo maratoian izandako
esperientzia. Lasterketako epaile batek bostgarren kilometroan gelditu nahian,
gerritik heldu zion. Hainbat korrikalari defendatu eta haien babespean maratoia
bukatu zuten. Ondorengo bi irudien artean 50 urte igaro dira.
80. Hamarkadaren hasieran Euskal autonómi erkidegoan
federatutako emakume beteranak ea esku batekin zenbatu ahal ziren (Camila
Bravo, Charo Larrañaga, Encarnación Martínez… Horretaz gain, federatu gabeko
“running” aintzindariak ere izan ziren:
Lali, Juli, Esperanza, Bego…
1981. urtean Santurtzin emakume batek bere
senarrarekin batera, bere laugarren umea izan zuen. Senarrak animaturik, alabek praktikatzen zuten kirolan
hasi zen. Atletismoa izan zen 36 urteko emakume honek aukeratutako kirola.
Bera Encarnación Martínez da, nire ama.
Garai horrean, neska gazteen artean arrunta egiten ari zen kiroletan aritzea.
Soinketa, ballet-a, saski baloia edota igeriketa kirolarruntenak ziren. Neska gutxi batzuk arte martzialak edota futbola ere aukeratzen zuten.
Atletismoak ohiartzun txikia zeukan eta emakume beteranoentzat lehen urteak ez ziren errezak
izan. Pistatik kanpo entrenatzen zutenean irainak eta hitz potoloak entzun
behar zituzten. Etxera joateko eta etxekoaz arduratzeko oihu egiten zieten
edota haien irudiari buruzko iruzkin desatseginak entzun behar zuten ere. Baina kirolarekiko
maitasuna handiagoa zen. Kementsuak izan ziren eta beste emakumeak erakarri
zituzten, Santurtzin talde indartsu eta gogotsua bilduz. Beste clubetako
emakumeekin atzikimendu sendoa eraiki eta ahizpatasun modelo eredugarria sortu zuten.
Encarnación Martínez,1983.
urteko Logroñon burutatako Españako pista txapelketan.
Haiek, orain emakumeok normaltasunez igarotzen dugun bidea zabaldu ziguten. Eskerrik asko.
Emakumeen partaidetza partidu politikoetan
Prentsa oharra: Indurstria ministerioak gizonen eta
emakumeen partaidetza orekatua sartzea sustatzen duten ekintza publikoetan
parte hartzea.