2020/04/08

BERTSOTAN DIOTSUET, LASTER ARTE GUZTIOI!

                     Entzuteko klikatu hemen:  BERTSOAK     

1) Urri hasieratik
hainbat jarduera
baliabide pila
astetik astera
hasiera batetik        
dator amaiera
dagoeneko ezin da
bueltatu atzera


2) Esfortzu izugarria
guk egin duguna
ta baita irakasleok
egin duzuena
batzuk eta besteok
ondo dakiguna
garrantzitsuak denok
ta bidelagunak

3) Genero indarkeria
sexu-generoa
aniztasun sexuala
ta feminismoa
indarkeria matxista
ta lan praktikoa
hainbat ikasteko ta
desikastekoak

4) Foroko mezuekin
zuek ezagutzen
lan luzeekin, ordea
norbera garatzen
talde-blogeko postek
naute asko asetzen
eta galdetegiek
urduri ipintzen

5) Betaurreko moreak
soinean jantzita
hasi nuen bide hau
guztiz hunkituta
gauza bat ikasi dut
ta ez daukat ahaztuta
ezer ez dut egingo
ho(r)iek erantzita


6) Momentu denak onak
izan ez direla
esan beharra daukat
bihotzez gainera
familia, ikastaroa
ta lana genuela
baina argi diotsuet
merezi duela


7) Hogeita bi astetan
bizi izandakoa
hezkidetzan esku-hartzen
ha ze abanikoa!
Aberatsa zeharo
guk jasotakoa
eta espero dut baita
guk emandakoa


8) Azken bertso hau doa
eskerrak emateko
forokide, irakasle
ta nornahi tarteko
jarraituko dugu, bai
hezkidetzan tinko
lortu arte ez baitugu
guk inoiz etsiko



                                                        Saioa López Eizagirre-TXIÑI
                                                                 2020-04-08
                                                          

2020/04/07

I won’t back down!


Hezkidetza gaia ez zen gai arrotza niretzat eta ikastaroa aprobetxatu nahi nuen gai horretan sakontzeko. Esan dezaket hasierako asmoa bete dudala. Asteko irakurgaiak oso egokiak izan dira azpigaiak definitzeko eta, era berean, gaur egongo egoera ezagutzeko. Beste alde batetik, gainontzeko parte-hartzaileen ekarpenak ia kontrolaezinak izan dira, izan ere, denboraren aldetik dedikazio handia eskatzen zuen. Agian, ikastaroa bukatu eta gero beta gehiago izango dut blogean sartutako iradokizunak berrikusteko.



HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari lotuko zenizkiokeen 3 adjektibo, 3 izen edota 3 sentimendu/pertzepzio:



  • Izenak: eraldatzailea, erantzukizuna eta kolektiboa.
  • Adjektiboak: zabala, orokorra eta koherentea.
  • Sentimenduak/ pertzepzioak: erronka, bilatzeko jakin-mina, ikuspuntu desberdinak, osagarriak aurkitzea…





Zer ikasi duzu zeuri buruz ikastaroan? Eta gainerako ikastarokideei buruz? Nola baloratzen dituzu guztion arteko elkarrekintzak?



  • Prestakuntzak beti alde positiboak dituela.
  • Zenbait ikasturtetan zehar jaso eta barneratu dituzun iradokizunak ordenatzeko aukera izan dudala.
  • Berdintasuna lortzeko bidean gaudela, baina indar eta aldaketa asko ere falta direla.
  • Ikaskideen arteko errespetua.
  • Ikastaroa iradokizun erakargarriekin topatzeko aukera izan daitekeela, hala hartu nahi izanez gero.



Bukatzeko, hona  hemen abesti zahar bat, Tom Pettyren I won’t back down, hain zuzen ere. Azken finean,  oztopoz beteriko bizitza baduzu/dugu ere, aurrera joan behar duzu/dugu.




Ondo izan!!

2020/04/05

"...hegaka ez bada enoa "


Mundua, martxoaren 15etik hankaz gora jarri zaidan-zaigun honetan…

@HezkEH ikastaoran zehar egindako ibilbidea dela eta...
Hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilerako ditudan itxaropenak, nahiak eta asmoak honela azalduko nituzke:
  • -          Genero-klase arrakalak gelditu daitezen…
  • -          Elkar-zaintzarako denbora gehiago izanik
  • -          Guztiok kabitzen garen mundu orekatu bat eraiki dezagun



     Zer esango nieke  hezkidetzaren inguruan egindako talde blogean gure ekarpenak jarraitu eta interesa duten edo piztu diegun horiei?

  • -          Ireki begiak eta begiratu zure ingurura…
  • -          Irakurri, ikertu, idatzi…
  • -          Jo ate desberdinak…ateak ireki egiten dira
  • -          Parteatu zure kezkak eta zure karga zure familiarekin, lagunekin, lankideekin, taldeekin…

       Zer ikasi dut neuri buruz ikastaroan?


  • Begirada zabaltzen
  • Iturri berriak bilatzen eta aurkitzen
  • Besteak aurkitzen dituzten estrategiak baloratzen
Nola baloratzen ditut guztion arteko elkarrekintzak?
  • Puzzlea osatzeko balioa izan digute elkarrekintzak



HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari lotuko nizkioke hiru adjetibo hauek:

  • -          Oreka-askatasuna-kolektiboa

Eta hiru izen hauek:
  • -          Berdin-aske-sortzaile

Eta hiru  sentimendu hauek:


●  Nere ustez abestik honek  bilduko luke  22 astez bizitakoaren prozesua:  "Elektrizitatea". Eta izen honekin du Zea Maysek honela kantatua: 






 Nola baloratuko nuke labur-labur neure esperientzia? Honako gaietan eta prozesu hauetan oinarritua…


  • -          Zubiak aurkitzeko aberatsa
  • -          Gai batzuk ulertzeko eta lantzeko perspektiba hartzearen garrantzia
  • -          Praktiken balioa: ingurunekoak eta norberarenak
  • -          Norbera bere kaiolatik ateratzearen beharra

Gaurko egunez "Negua joanda ta" aldarrikatzea gustatuko litzaidake..." Mundua aldatu zaigula argi badugu ere, datorrenean kokatzen jakin dezagula...Bidean elkartuko gara.

Azken amaiera, azkena ez dena

Jadanik ikastaroa amaitu dugu,edo agian ez, Hezkidetzaren inguruko ikastaroa honek bere baitan  prestakuntza-ebaluazioa edukitzetik, ebaluazio prestatzaile bat hedatzera lortu baitu. 



Ikastaro honetan zer ikasi dudan ez da erreza zehaztea; agian bat aipatzekotan, hezkidetzaren betaurreko moreak jazteaz gainera, betaurreko horiek erabili behar diren kontestuak identifikatzea aipatuko nuke.  

Bestalde, norberaren bizitzaz sarri hausnartu beharra izan dut, eta benetan, hauxe izan da niretzat aberasgarriena. Askotan hartutako erabaki, jokaera eta aberren zergatiak ezezagunak dira; beste batzuetan, berezia zarela uste duzu. 

Parte hartzaileen ekarpenak oso aberatsak izateaz gainera, berriak eta freskoak izan dira askotan; gazteen eskaintzen dituzten frekurak nabaritu ditut sarri.  Horretan duda barik, teknologia berrietan duten prestakuntza argi ikusi dut. Teknologiak direla eta, esan behar dut aste batzuetan estresa eragin zidatela; gaur egun, estresa desagertu egin da, eta ikasitako prestakuntza teknologikoa beste lan batzuetarako erabiltzen ari naiz.  

Hiru sentimenduk lotuko lituzkete esandako eta sentitukoa ikastaro honetan: aberatsa, sentikorra eta berria. 

Amaitzeko, guretzat kanta ezaguna datorkizuet, aldaketa txiki batzuk eginda noski 😊  

Gu hezkidetzaz, zu zergatik ez 
Gu hezkidetzaz, zu zergatik ez. 

Hezkidetza putzu sakon 

eta ilun bat zen
Hezkidetza putzu sakon
eta ilun bat zen.

Eta guk denok ur gazi bat 
atera genuen 
handik posez
Eta guk denok ur gazi bat
atera genuen
handik posez. 

(Urko, 1976 -moldatua-)