Une honetan, Lehen Hezkuntzako Graduko irakaslea naiz. Zehazki bigarren mailako "Eskola eta Hezkuntza Sistema" izenburutzat duen modulo bateko tutore lanetan nabil. Modulo honetan Ikastetxeko Hezkuntza Proiektu bat garatu behar dute besteak beste. 33 ikasleko klase baten bidelaguna naiz, 12mutil eta 21 neska (beraien burua hala izendatuta), guztiek etorkizuneko irakasle izateko apustuari tinko heldu diote. Ikasleak 4 eta 3ko 9 taldetan banatu dira IHP bana sortzeko (talde guztiak genero aldetik mistoak dira).
IHP-aren atalak azaltzerako orduan, eskolarentzat garrantzitsuak ziren programak sartu behar zirela aipatu nuen, eskolaren helburuak, printzipioak eta hori guztia bermatzeko garatu beharko liratekeen programa anitzak bildu behar direla. Adibide argiak izateko asmotan galdetu nien ea beraiek ikasitako eskoletan zein programa zeuden uste zuten eta agenda 21, bertsolaritza, Eki, IKKI eta baratza aipatu zituzten. Inorrek ez zuen hezkidetza aipatu.
Ondoren galdetu nien ea bazekiten zer zen hezkidetza, zuzentasunez erantzuteko gai bi bakarrik izan ziren. Askok ez zuten ezer erantzun eta beste batzuek kulturaniztasunarekin lotu zuten. Amaitzeko galdetu nien ea orain hezkidetza zer zen jakinda, beraien eskoletan plana ba zeukaten edo ez esatera ausartzen ziren. Guztiek aho betez adierazi zuten, beraien aburuz, ez zegoela planik.
Hezkidetza plan baten atalak eta eskeintzen zituen aukerak kontatzen hasi nintzenean, batzuek identifikatu zuten beraien eskoletan hori egiten zela, baina ez zekitela plan baten barruan edota modu transbertsalean egiten den antolamendu baten barnean egon daitekeenik. Zer pentsatu handia eragin zidan horrek.
Ziur nago nire egungo ikasleen eskoletako gutxienez erdiek hezkidetza plana bazutela. Zer egin genezake gure ikasleak ohartu eta plan horien eraikuntzan eta hezkidetzaren sustapenean aktiboki parte hartu dezaten? Akaso hor egongo da koska.
Hezkidetza bidelagun izan dut azken urteetan. Hamaika hausnarketa eta hamabi komeriren artean ibili ondoren, ez dut nire bizitza berau gabe ulertzen, feminismorik gabe ulertzen ez dudan bezala. Hezkiedtzatik eraiki dit hezitzaile izaera eta hezkidetzatik transmititu dizkidate erabilgarri/baliogarri/inspiratzaile/interesgarrien egin zaizkidan ideiak. Hezkidetza taldean besterik ez dut ulertzen, feminismotik eta feminismoarentzat. Ez naiz gai izan hezkidetza lantzeko 5 arrazoi soilik aukeratzeko, arrazoi ezberinak batu ditut disimulatzeko ajajjja
Hezkidetza sexu orientazio eta genero-identitateen arteko berdintasunean eta inklusioan hezteko estrategia pedagogikoa da, zeinetan pertsonen aniztasuna onartzen eta balioesten den, eta aniztasun horrek ez duen desberdinkeriako, desparekotasuneko eta diskriminazioko jardunbiderik ekartzen. Hezkuntza-jardunbide inklusiboak dira eta pertsona guztien hezkuntza dute helburu, alderdi guztietan.
Beraz, hezkidetzaren helburua eskolan dauden diskriminazio-mekanismo guztiak desagerraraztea da, hala egitura formalari buruzkoak nola hezkuntzako ideologiarekin eta jardunbidearekin lotutakoak. Eskola hezkidetzailearen azken xedea beren errealitateaz arduratzeko gai diren herritarrak sortzea da, hala ekoizpenari nola gizarteari eta familiari dagokienez. Pertsona horiek gai izango dira beren biziproiektua askatasunez aukeratzeko eta beren buruak, beren kideak eta ingurune naturala zaintzeko.
Udazken koloreak, niretzat, hoberenak direnez, hementxe arrazoi horiek bilduta, hezkidetzak niretzat suposatzen duena:
Amaitzeko #Lolaren sarrera gomendatu nahiko nuke: Munduak ezin du galdu daukan talentuaren erdia!
Arrazoi osoa Lola, justizia kontua da.