LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN:
Hezkuntzaren
lehen xedea da haurren garapen osoa
lantzea dimentsio eta alderdi guztientan, familiekin gertuko lankidetzarekin.
Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpena funtsezko jardun-oinarriak
dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.
FAMILIAREN,
ESKOLAREN, ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN, KOMUNIKABIDEEN, ELKARTE ETA ERAKUNDE
SOZIOKULTURALEN ETA gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagokion mailan
eta, beti, ELKARLANEAN, ikasleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia
giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea.
Hezkuntza
esparruak argi eta garbi adierazten ditu emakume
eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak
hezkuntzaren dimentsio guztietan.
Gure
egunerokoan emakume eta gizonen arteko eskubide-eta aukera-berdintasunean eta
aniztasun-funtzionaleko pertsonen tratu berdinean eta diskriminazio ezan heztea
lortu behar dugu pausuz-pausu.
KULTURA DESBERDINEN ETA PERTSONA DESBERDINEKO
ERRESPETUA bermatu behar da eskoletan.
Talde bateko kide garela sentitzeko,
ezinbestekoa dugu lehenbizi, talde horrekiko atxikimendua garatzea. Talde
izaera eta taldearen norbanakoaren kokapena eta identitatea eraiki egin behar
da ezer baino lehen.
Norbanakoa dagoen lekuan egonik, izan dena
izanik ere, taldearen kide den heinean, taldekideei, orokorrean eta
taldekideei, orokorrean eta taldekideari, eskeiniko dion akonpainamendua egin
behar dugu hezitzaileok.
Pertsonaren ongizatea, honek izan dituen eta
dituen harreman horien segurtasunaren maila eta formaren araberakoa da. Hau da,
bere desioak eta beharrak nola kudeatzen diren eta kudeatuko direnaren arabera
oinarritzen da bere ongizatea.
Pertsonaren ongizatearen funtsa gertatzen
zaionaren baitan soilik ez dago, baizik eta gertatu, bizi eta interpretatzen
duenaren arabera. Zer gertatzen zaion adierazi diezakenean eta baita ere,
erraietatik sortzen zaizkionean ere. Bere ongizatea sentitzen duenaren baitan
eta pentsatzen duenaren baitan dago.
Pertsonaren ongizatea aipatzen dudanean,
pertsona horren inguruan hitz egitea, aritzea dakar, baina baita ere inguratzen
duen horrengan, bereziki, bere gertukoengan.
Pertsonaren ongizatea, familaren eta gertuko
lagunen bizi kondizioen ekitatearen baitan mugatzen da. Ongizatea,
identifikatzen erraza den esperientzia pertsonala den arren, konplexua eta
multidimentsionala den prozesua da.
Orain arte ikusitako araudian islatzen da
Euskal Autonomia Erkidegoako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen
eskubide eta betebeharren Dekretuan ere bai (201/2008, abenduak 2a) ikastetxeko
bizikidetzari kalte larria egiten
dion jokabideak definitzen dituenean:
b) Diskriminazioa dakarten edo adierazten
duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere:
jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun
fisikoa edo psikikoa,osaun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinemena,
ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal ekonomiko edo
sozial.
c) Jazarpen sexista, Emakumeen eta Gizonen
arteko Berdinatasunerako otsaialaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki halakotzat
hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren duintasunari
erasotzea edo kikilduta, etsai,
makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.
Harremanak osasuntsuak eta osoak izateko,
atxikimendua oso garrantzitsua da. Geroz eta konektatuago, orduan eta hobeto
egiten dugu akonpainamendua.
Pertsonaren ongizatea aipatzen dugunean,
pertsona horren inguruan hitz egitea, aritzea dakar, baina baita ere inguruan
duen horrengan, bereziki, bere gertukoengan.
·
Ditugun ohiturak.
·
Izan ditugunak.
·
Hartu behar ditugunak.
·
Aldi baterakoak direnak.
·
Betiko barneratzea interesatzen
zaizkigunak.
Denok behar ditugu, gure garapen ebolutiboaren
arabera, harreman osasuntsuak eta egonkorrak. Horren baitan dago pertsonaren
autoestimua, parte-hartzearen konfiantza, oreka afektiboa eta ikaspenak
baliabideak, besteak beste.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dut
partekatutako materialagatik.