Astean zehar, identitatea eta aniztasun sexualen gaian landu ditugun kontzeptuen artean, nik ondorengoak aukeratzen ditut: Zeu zara protagonista, identitatea eta sexualitatearen bila eta hori nahi duzun bizi izateko aukera ere baduzu.
Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da eta bakoitzaren historia da. Burua maitatu. Inork
ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea, afektibitatea eta
sexualitatea.
Identitatea
eta sexualitatearen gaia jorratzen gogoratu dut: Maslow eta beharrak teoria.
Teoria
honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera
sailkaturik daude: piramidearen
oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta,
gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte atxikimenduaren
motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian,
gizartearen onespena eta azkenik, autorrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen
gailurrean. Maila guztiak elkarlotuta daude eta eragina badoa zuzenbide batean
eta bestean pertsonen identitatearen eraikuntzan. Nire ustez, sexualitatearen bilakeran
eta autorrealizazioan askatasunez eta begirunez jokatzea ezinbestekoa da.
Sensibilizazioari
begira hitzek, gertaerek edo gehien maite dituzun pertsonek aholkatzen
dizutenak baino eragiteko ahalmen handiagoa izaten dute. Erantzunen bila
zoazenean, ezagutzen ez zenituen munduekin egin dezakezu topo, eta, zorionez
edo zoritxarrez, betiko aldatuko zaituzte. Hona hemen sexologoek gomendatutako
liburu batzuk, zure sexualitatea eta, horrekin batera, zure sexu-bizitza goitik
behera aldatuko dutenak.
https://www.codigonuevo.com/relaciones/6-libros-sexo-cambiaran-vida-sexual
Symballon aurkitu dudan bideoa ere oso interesgarria iruditu
zait nerabeei maitasunari buruzko galderak egiteko eta hausnartzeko. Afektibitatearen hausnarketa
hasteko aitzakia izan daiteke.
Aniztasunean planteatzen diren erronkeei aurreko egiteko,
interesgarria iruditu zait steilasek egindako materilak https://steilas.eus/es/2015/05/14/genero-eta-aniztasun-sexualerako-gida/
Aukeratu dudan Blogeko sarrera Jose Manuelena izan da MECeko materiala konpartitzeagatik: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/aniztasun-sexualei-buruz-hausnartzen.html
MECko
web gune honek ( https://www.youtube.com/watch?v=Fxt_MZKMdes)
ere material asko eta erabilgarri bildu ditu. Baliabide horiek guztiak
tolerantzia bultzatzeko aterpean daude, eta sentsibilizatzeko eta
eskolako ekintzak diseinatzeko oso gomendagarria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina