2021/02/28

Identitatea eta aniztasun sexuala


 Astean zehar, identitatea eta aniztasun sexualen gaian landu ditugun kontzeptuen artean, nik ondorengoak aukeratzen ditut: Zeu zara protagonista, identitatea eta sexualitatearen bila eta hori nahi duzun  bizi izateko aukera ere  baduzu.

Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da eta  bakoitzaren historia da. Burua maitatu. Inork ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea, afektibitatea eta sexualitatea.

Identitatea eta sexualitatearen gaia jorratzen gogoratu dut: Maslow eta beharrak teoria.

Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera sailkaturik daude: piramidearen oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta, gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte atxikimenduaren motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian, gizartearen onespena eta azkenik, autorrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen gailurrean. Maila guztiak elkarlotuta daude eta eragina badoa zuzenbide batean eta bestean pertsonen identitatearen eraikuntzan. Nire ustez, sexualitatearen bilakeran eta autorrealizazioan askatasunez eta begirunez jokatzea ezinbestekoa da.

Sensibilizazioari begira hitzek, gertaerek edo gehien maite dituzun pertsonek aholkatzen dizutenak baino eragiteko ahalmen handiagoa izaten dute. Erantzunen bila zoazenean, ezagutzen ez zenituen munduekin egin dezakezu topo, eta, zorionez edo zoritxarrez, betiko aldatuko zaituzte. Hona hemen sexologoek gomendatutako liburu batzuk, zure sexualitatea eta, horrekin batera, zure sexu-bizitza goitik behera aldatuko dutenak.

https://www.codigonuevo.com/relaciones/6-libros-sexo-cambiaran-vida-sexual

Symballon aurkitu dudan bideoa ere oso interesgarria iruditu zait nerabeei maitasunari buruzko galderak egiteko eta hausnartzeko. Afektibitatearen hausnarketa hasteko aitzakia izan daiteke.

Amor romántico: bideoa


Aniztasunean planteatzen diren erronkeei aurreko egiteko, interesgarria iruditu zait steilasek egindako materilak https://steilas.eus/es/2015/05/14/genero-eta-aniztasun-sexualerako-gida/


Aukeratu dudan Blogeko sarrera Jose Manuelena izan da MECeko materiala konpartitzeagatik:              https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/aniztasun-sexualei-buruz-hausnartzen.html

MECko web gune honek ( https://www.youtube.com/watch?v=Fxt_MZKMdes) ere material asko eta erabilgarri bildu ditu. Baliabide horiek guztiak tolerantzia bultzatzeko  aterpean daude, eta sentsibilizatzeko eta eskolako ekintzak diseinatzeko  oso gomendagarria da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina