2021/02/28

ASKATASUNAREN ALDARRIA

 Ikastetxe batean formakuntza batean nengoela hauxe ihardetsi zuen batek: "eskolaren ardura da gure ikasleen aniztasuna errespetatu eta aniztasun hare gehiago dagoela erakustea, guztiek nahi dutena izateko espazio segurua izan dezaten". Zoritxarrez, dakigun moduan disidentzia gure eskoletan penalizatu egiten da, zigortu, bortizkeria iturri da; hori aldatu ezean, askatasunik ez da egongo. 

Azken urteetan, festa giroen espazio seguru izatera aldarrikatzen gabiltza (Hatortxo Rock.eko kanpainia):


Emakumeen kontrakoez gain, aniztasun sexualak, neuro aniztasunak eta itxura disidenteak ere erdigunean jarriz egin beharko genuke gure eskoletan. Nire ikasleen artean gehien errepikatzen diren irainak hauxek dira: puta, gorda, subnormal eta marikita/marikon; gune segurutik nahiko genukeena baino urrunago gaudela iruditzen zait. Hala ere, aipatu beharra dago, ni txikia nintzenean nuen gelan oraindik eta penalizatuagoa zegoela.

Horren inguruan hausnartzen jarraitu eta ate berriak irekitzeko Queer Pedagogien berri izan nuen Mercedes Sánches Sáinz-en eskutik, Pedagogías Queer, ¿nos arriesgamos a hacer otra educación? Liburuan (aparta benetan). Bertan, maistraki egiten du hezkidetzatik queer pedagogira bidea, nolabait ere, bien uztarketa. Liburuaz gain, gaian interesatuak egongo bazinate gida hau ere gomendatzen dut Centro de Estudios Latinoamericanos de Educación Inclusiva (CELEI)-ek eskeinita: 

https://www.academia.edu/39229861/PEDAGOG%C3%8DAS_QUEER





Gida hau eta liburu haui ezinbestekoa da irakasleok hausnartu eta sentsibilizatzeko, lehendabizi guk egin behar dugu, guk guek desikasi, ondoren ikasleekin lan egiteko. Hau guztia kontuan izanik, buruan darabilkidan esaldia hauxe da:




Bestalde, kontuan izan behar dugu gure disidentzia ere eredugarria dela, prest al gaude gu disidente izateko? Askotan aniztasuna eskatu egiten dugu, baina guretzat gu geu aniztasun horretan sartzeak suposatzen duen zigorra ez dugu nahi, hori ere kontuan izan beharko genuke. Hori bera da niretzat izan genezakeen erronka handiena. 

Amaitzeko, aurreko urteetako sarreretatik hauxe da aukeratu dudana, Oihana Sanchezen pertsona bezainbeste gorputz. Bertan, besteak beste, Gida bezala, STEILASek argitaratutako “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua” egokia dela elkarbanatzen du , erraz irakurri eta ulertzen delako eta baliabide ezberdinak eskura jartzen dituelako.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina