Errespetua izan da buruan izan dudan lehenengo
ideia. Errespetua nire identitateari, nire bidean mugak eraisten joateko.
Norberak ez
baditu barrurako bideak egiten zaila izango du kanporakoak egitea.
Oso baliagarriak
egin zaizkit sokaren eta trantsitoaren sinbologiak genero-identitatea eta
sexu-orientazioaren kontzeptuak barneratzeko.
Pertsona bakoitza
bakarra eta anitza delako uneoro.
Aurreko
edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut . Bertan Muriak lanerako
baliabide oso interesgarriak eskaintzen dituelako.
Sentsibilizaziorako
baliagarriak izan daitezkeen baliabide hauek ekarri nahi dizkizuet:
Gaiari hasiera emateko erabili daitekeen bideo motz hau egokia iruditu zait bideoa ikusi eta ikasleei zer piztu dienaz hitzegiteko.
Hurrengo biak
zehatzagoak dira, gela barruan egiteko proposamenak eskaintzen baitizkigute.
Haur Hezkuntzako
irakaslea izanik askotan gai hauek gure etapan nola landu zalantzak izaten
ditugu . Bidea egiten joateko Skolae- Berdin-bidean proposamena oso lagungarria
dela iruditzen zait.
Gainera Oinarriko
heziketa guztian zehar egiteko ibilbidea proposatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina