Aste honetan heziketa afektibo sexual hezkidetzailea bermatzeko ezinbestekoak diren gakoak ikusi ditugu. Horretaz gainera, bi kontzeptu garrantzitsu bereiztu ditugu: afektibitatea eta sexualitatea, harremana duten bi kontzeptu izan arren ez dute esanahi berdina.
Aurreko urteko ikastarokide honen POSTA aurkezten dizuet gorputzen auzia jorratzen duelako. Izan ere, emakumeon gorputza ikusentzunezkoetan batez ere, errepresentazioa gizonezkoekin konparatuz urriagoa izateaz gainera, hipersexualizatuta dago eta emakumeen objektibizazioa eragiten du askotan. Gainera, patriarkatuak legitimatu zituen edertasun kanonen barruan dauden gorputzak soilik erabiltzen ditu. Modu horretan, emakumeok edertasun kanon horren barruan egoten saiatzen gara, bizitzan arrakasta izateko ezaugarri horiek izan behar ditugulako. Honi jarraituz, ikastarokide honek ezarritako bideo bat utziko dizuet, gure burua eta gorputza gehiago maitatu behar dugula azpimarratzeko.
- Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
- Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea. Heteroaraua gaindituz orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak (hierarkiarik gabe) direla bermatuko duen heziketa izatea. Halaber, aniztasun guztien errepresentazioan emakume eta gizonen parekidetasuna ziurtatzen duena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina