2021/03/01

ASKATU KORAPILOA ETA IZAN ZAITEZ ZU!

Aste honetako gaiarekin lotuta bor-bor izan dudan kontzeptua da, ze zaila egiten dugun jendarteak, bakoitzak izan nahi duena izatea onartzea. Nolako presioa egiten dugun denek sistema honek markatzen dituen arauak bete arazteko , kontziente edo inkonzienteki. 

Erraza den  gauza bat , besteak onartu eta errespetatu, trabak baino ez digu jartzen jendarte honek arauen barruan mantentzeko, sistema heteropatriarkala bizi irauteko. Heterosexuala eta bitarrarekin bat ez datorrena ez dago arauaren barruan.

Gure barnean dugun korapiloa askatuz gure bihotzen taupadak entzunez zer sentitzen garen eta zer garen adierazteko eskubidea dugu: 

Homo-gay-lesbiana-trans-bisexula-intersexuala-queer...

NORK JARRI BEHAR DU MUGA?



Sentsibilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen ondorengo baliabideak aurkeztu nahi ditut:

Interesgarria iruditu zait bigarren hezkuntzako " NESKA ETA MUTILAK"  aurkezten duen PROIEKTUA   eta  UNITATE DIDAKTIKOA.

Unitate Didaktiko hau Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago. Diseinatua izan da edozein irakaslek erabili ahal izateko, nahiz eta sexologian formakuntza espezifikorik ez izan.

 

"Proiektu honen helburua kalitatezko Sexu Heziketaren premiazko eta garrantzizko beharrari erantzutea da. Kalitatezko Sexu Heziketak Giza Sexu Izateari buruzko ezagutzak eta oinarrizko ideiak helarazi beharko lituzke eta sexu-aniztasuna ulertzen lagundu; ez soilik arriskuen prebentziora mugatuz, baizik eta baloreak landuz, sexuen elkarbizitzarako heziz eta sexua balio bat bezala jorratuz.
Proiektu honek esku-hartze proposamen integrala eskaintzen du, heziketa-komunitatearen hiru zutabeak barne hartuz: ikasleak, irakasleak eta familiak.
Adinaren araberako bi esku-hartze desberdin aurkezten dira:

·Haur Hezkuntza
·Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila"


Era berean oso interesgarria  iruditu zait, webgune  osoa  www.niñasyniños.com  eta  honetan eskaintzen den EPILOGOA Aingeru Mayor ek egiten duena. Oso baliagarria iruditzen zait oinarrizko ideiak ematen dituelako eta oso argia delako-

Beste alde batetik, ondorengo pelikula ere, gomendatu nahiko nuke. "TRES GENERACIONES"



Aurreko urteetako post bat aukeratzerako orduan,  ANIZTASUN SEXUALA GURE  ESKOLAN. aukeratu dut. Deigarria iruditu zait bertan adierazten den lana, non hainbat eta hainbat herrialdetan homosexualitatea ilegala den. 

Era berean guztiz ados nago ikastetxeetan lantzeko planteatzen dituen  erronkekin, binarismoa apurtzearekin, eskubideen errespetuarekin, erreferenteak  erakutsi... eta jarrera homofoboen kontra egin behar dugula.

Nire ustez jendartean eta eremu hezitzaileetan lantzeko erronka asko daude, lehen aipatu ditudanak,  baina erronketariko bat eskola komunitatea osatzen dugunok honen inguruan formatzea da. 

Nik lehenengo eta behin sakonduko nuke identitate sexuala noiz garatzen den azaltzen. Hezitzaile asko daude oraindik ez dakitenak 3-4 urtetik 7 urtetara eman ahal dela  genero  identitatea. Transak diren umeak batzuk  adibidez txikitan hasten dira adierazten, eta beste batzuk nagusiagoak egiten direnean. Baina eremu hezitzaileetan , hauei komunitatea osoaren bitartez  laguntzea eman behar diegu. Eta haurrak entzun behar diegu.

Hezitzaile askok, haurrek adierazten dutenari ez diote jaramon askorik egiten, txikiak direnez ez balukete jakingo NOR DIREN  edo ZER SENTITZEN DUTEN. Garrantzitsua da, identitatearen prozesua txikitatik hasten dela jakitea .


Erronka honetan sakontzeko ume batek bere genero identitatea anitza badu,  nola jokatu oso garrantzitsua da. Hemen protokoloa. eta Familiantzako gida.

 

#ALAITZ # ANIZTASUN SEXULA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina