2021/03/05

Afektibo-sexuala... heziketa...Has gaitezen!


Astean zehar, heziketa afektibo-sexualari buruzko gaia landu dugu. Kontzeptuen artean, ondorengoak buruan  geratu dira. Alde batetik, eredu patriarkaletik atera behar dugu; beste aldetik, has gaitezke geu izaten protagonistak. Emozio, nahi, desio anitzak ditugu eta harreman osasuntsuak sortu beharrean gaude. Askatasuna eta begirunea tartean egon behar dira. Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da eta  bakoitzaren historia da. Burua maitatu. Inork ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea, afektibitatea eta sexualitatea.

Ohiana Sanchezen Blog-sarrera  aukeratu dut Lehen hezkuntzako  lehen ziklorako sexu-afektibitatearen materiala zabaldu duelako. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/heziketa-afektibo-sexual-osasuntsu.html

Lehen eta Bigarren  Hezkuntzan Heziketa afektibo-sexuala lantzeko materiala konpartitzen dut linka: https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/recursos-trabajar-educacion-sexual/

Sexumuxu programa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Helburu nagusia da nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, materiala eskaintzen du, bai irakasleentzat, bai gurasoentzat.https://www.euskadi.eus/informacion/sexu-muxu/web01-a2osabiz/es/

Liburu batean fijatu naiz: Moxie (Edición española): La revolución de las chicas. Jennifer Mathieu. Atzo, netflixen “moxie” filma hasi nintzen ikusten. Nerabeekin lan egiteko materiala izan daiteke. Patriarkalismotik at egoteko aldarrikapeneko errekurtsoa da.

Eremu hezitzailean lantzeko erronkei dagokienez:

 

·                     Tutoretzan maila guztietan jorratzea sentsibilizazioa eta prestakuntza.

·                     Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea, desira eta plazera,sentimendu eta emozioak, maitasun erromantikoaren mitoa, amatasunarena….

·                     Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea eta sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.

·                     Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen balorazioa sustatzen duen heziketa.

·                     Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak

gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea.

·                     Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.

·                     Ikastetxea zein beste lan esparruak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.

·                     Hezkuntzako berrikuntza departamentuan afektibo-sexuala hezkidetza proiektu, planak daudela bermatzea.

·                     ISEI-IVEIn ikastetxeetako heziketa afektibo-sexualaren tratamenduaren ebaluazioa bermatzea.

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina