2021/03/01

HERRI TXIKIETAKO TRANTSIZIOAK

Etengabeko ikaste eta desikaste prozesu honetan pertsonok izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun konbinazioak asko dira. Aste honetan aniztasun sexualaren inguruan hausnartu dugu eta horri buruzko ekarpen bat ekarri nahiko nuke hona.

Herri txiki batekoa naiz, 5460 biztanle dituena. Eskola bat, institutu bat, eta batxilerra egiteko hainbat kilometro trenean egin behar. Erroturik dago kuadrilla kontzeptu zurruna eta lagun taldeak adin bereko pertsonek osatzen dute. Honek eragiten al du aniztasun sexualean? Bai eragina du.

Duela 10 urte, gutxi ziren heteronormatik kanpo koka zitezkeela pentsatzen zuten gazteak (helduak ere hala izango ziren) eta gutxi horiek, denborara eta atera dira armairutik. Denborara, atera dira “-ah, mutil batekin dabil?” edo “bagenekien…” bezalako komentarioak, estereotipoen iltzatuak. Baina, herri txikiak trantsizio prozesuan daude, izan ere aldaketa batzuk nabari dira.

Gaur egungo herri txikietako gazteak, armairutik ateratzeko erraztasun gehiago izateaz gain, sexualitatea bizitzeko modu fluidoagoa dute. Testuan zehaztu bezala, jaiotzerakoan egokitutako sexua utzi eta genero-identitate aldetik nola agertu erabakitzeko prozesua gehiago bizi dute. Hala, gai honekin lotura izan dezakeen liburu bat uzten dizuet: “Moio, gordetzea ezinezkoa zen”.



Liburu honetan, Kattalin Miner Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzen da bera hil eta hamar urtera.

Genitalei lotutako definiziotik haratago, Toregrosark eta Tatok (2020) Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako Eskola Komunitatearentzat txostenean sexua honela definitzen dute: “norberak duen edo norberak sentitzen duen sexu identitatea”. Eta definizio egokia iruditu zait.

Eremu honetan lantzeko ditugun erronken artean, bestalde, honako hauek azpimarratuko nituzke: 

  • Herri txikietako mugak zeintzuk izan daitezkeen identifikatu eta landu.
  • Sexu-genero sistema aztertu eta berau zalantzan jarri. ´ 

  •      Eskola, aniztasuna modu askean bizi et adierazteko espazio gisa landu.

  •       Heziekta afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea. 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina