Identitatea nire pentsamenduaren/balioen, sentitzen dudanaren eta portaeraren konstruktu gisa ulertzen dut. Hiru horiek orekan mantentzen ditudanean, koherentzia hori, zorion sentsazioa zabaltzen da nire gorputzean, nahiz eta ingurukoek nire identitatea begi onez ez begiratu. Honek ez du esan nahi erraza izango denik. Inoiz ez da erraza izan normatik edota boterea dagoen espektatibatik ateratzea. Baina, merezi al du nire inkoherentziak sortarazten duen sufrimendua? Hau da, nire portaera ez badoa bat nire baloreekin edota sentitzen dudanarekin, nire koherentziaren kontra jarduten naiz eta horrek atsekabe edota zoritxarreko sentsazioa sortarazten didanak merezi al du?.
Ulertu eta onartu behar da, batzuetan norberak ez duela indarrak koherente izateko eta hori ere legitimotzat hartu beharko da.
Hezitzaile gisa lan handia egiterik daukat ikasleekin. Hasiak landatu eta ureztatu beharko ditut edota ditugu koherentziaren zaleok, eta animatu gure ikasleak haiek beraiek pentsatzeko, haien pentsamendua eraikitzeko, gizarteak eskaintzen dituen baloreekin kritikoak izateko, haien baloreak eraikitzeko eta sentitzen dutenarekin fidelak izateko. Haietariko hasi askok ez dira loratuko, baina batzuk loratzen badira txiri-txiri sortuko dugu gizartea eraldatzeko bidea.
Orain arte esandakoagatik erakarri nau aurreko ikasturteko Pilareren post-a, Identitatea etengabe eraikitzen. Eta horrela adierazten du “Jabe gaitezen norbera, geu/neu ere eraikitze prozesu batean murgilduta gaudela/nagoela”. Askotan agertu da blogean Heziberri 2020. Eta bai,gutxienez, marko legalak bultzatzen du norberak eraikitzen duen identitatea onartu eta babestu behar dugula/dela. Baina tolerantzia edo onarpen momentuan gaude?
Baita
ere, partekatu nahi dizuet Itziarren post-a, Identitatea
bilatuz. Errekurtso batzuk eskaintzen duelako eta nire atentzioa harrapatu duelako.
Bukatzeko zuekin partekatu nahiko nuke pare bat bideo Eitbkoak “Punto de vista”tik aterata, koherentziaz bizitzeko bi lekuko.
Ares pedÃa al Olentzero un pitilin y un escalextric eta Sarai, sobre la transexualidad: 'No se supera, se asume'.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina