2021/02/20

IDENTITATEAREN GARAPENA


Identitatearen garapenaren inguruan Oinarrizko Hezkuntzaren xedea aipatzen da Heziberrin, hauxe da, pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.

Errealitatea erakusteko binarismoa erredukzionismoan mugitzen da. Ez da posible hainbat faktore izatea tartean identitatea eraikitzeko eta emakume-gizona, zuri-beltza, aberatsa-txiroa…izatea gure errealitatean. Mutur batetik bestera badago espazioa kokatzeko. Are gehiago, nire ustez, ez dago kokatzeko betebeharrik. Gure identitatea askatasunez eta begirunez definitu edo bizi beharra badago.

Mariak egindako blog sarrera aukeratzen dut. Oso argi azaltzen duelako berarentzako zer dago identitatearen garapenaren atzetik. Eta itzela gustatu zaizkit sexu-generoari buruzko bideoak umeei hitz egiteko:  https://www.blogger.com/profile/04414442393590088332


Kurrikulum ezkutuari begira, hainbat gauza kontuan izan behar ditugu: hitz egiteko modua, hizkuntza sexista ekidituz, estereotiporik gabe; ikasleen partaidetza parekidea bermatzea, denei aukera berdinak eta esaten dutenari balorea emanez.; aniztasuna errespetatu eta balioetsiz; eredu egokiak emanez, bai erabiltzen ditugun material zein adibideetan, izateko eta bizitzeko modu desberdinak daudela erakutsiz.


Nor naiz ni??

Identitatearen eraikuntzaren prozesuan hainbat eragin daude: biologikoak, sozialak, historikoak, kulturalak, psikologikoak, familiarrak... Hori dela eta prozesua konplexua da. Tartean daude pertsonen moralak, pentsamenduak, emozioak eta akzioak. Guztiak erlazionatuta daude eta bakoitzak eragiten du besteengan. Gainera pertsonaren esperientziaren narratiba  bidean dago.

Hezkuntzan zehar-konpetentziak idatzita daude. Zentroko planean eta proiektuetan badaude baina ez dira betetzen gehienetan. Zergatik izango ote da?. Ez ditugulako sinesten... “Ez delako gure konpetentzia…” edo ez dakigulako nola garatu...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina