2021/02/19

KUKU!! NOR NAIZ?





Aurreko urteetako post bat aukeratzerako orduan Andoniren  Identitate anitzak ezagutzen, ikasteko aitortzen aukeratu dut.
Post honetan oso ondo kokatzen delako Identitatearen gaia eta bideo eta baliabide oso interesgarriak planteatzen dituelako. Bi bideoen  bitartez identitatearen azalpena oso argi agertzen da. Bideo bat helduentzat eta bestea umeentzat.
Beste alde batetik,edukia egokia ere duela eta esparru ezberdinak kontutan hartzen dituela iruditzen zait, eguneroko bizitza eta eskola esparrua.


Identitatearen garapenean ezkutuko Curriculuma aztertzerakoan, alderdi ezberdinak  kontutan hartu behar ditugula uste dut.
Alde batetik argitu behar da,  generoa jendarte  talde baten praktikak, sinesmenak, irudikapen eta agindu sozialen multzoa dela, emakumeak eta gizonak desberdintzen dituena eta prozesu sozial baten bidez ematen dela.
Prozesuan pertsonak , jaiotzen direnetik, genero rol eta estereotipo batzuk barneratzen joaten dira zenbait faktore sozialeeraginpean.
Faktore sozial horien artean eskola  dago, genero identitatearen sorkuntza eskolan garaian ematen da batez ere. 
Jendarteaz eta gurasoez aparte  irakasleek berebiziko garrantzia dute prozesu guzti honetan. Askotan genero rolen eta estereotipoen birproduzitzen laguntzen dugularik.

Horrenbestez, ezinbestekoa da irakasleek generoaren inguruko ezagutza eta formakuntza on bat izatea kontziente izateko, gelan landu ahal izateko eta ikasleen genero identitatean eragin negatiborik ez izateko.

Irakasleen partetik formakuntza eta ezagutza ez badago, ageriko curriculumean zein ezkutukoan emango den  eredua ez da egokia izango.  Formakuntzan sakontzeko horrelako bideoak proposatzen ditut.

 Baliabide ezberdinak  daude formakuntzarako eta lanketarako. Ondorengo GIDA ere interesgarria iruditzen zait:



Kontutan izan behar dugu ere, askotan Curriculum ezkutuak , Currriculum esplizituak baino eragin handiagoa duela. Izatez, ezkutuko  curriculumari, inkontzienteki transmititzen ditugun eduki multzoa, ez diogu erreparatzen berari begira ez bagara jartzen. 

 Baieztapen hauek aukeratu ditut ezkutuko curriculumaren ingurukoak:
"Curriculum ezkutuaren barne dauden ezaugarriak planifikatzen diren irakaskuntza prozesu guztietan agertzen dira (Tinning, 1992). Eduki hauek ez daude inon idatzita eta gizarte harremanen bidez, irakasle-ikasle harremanaren bidez, transmititzen dira gehien bat (Acaso eta Neure, 2005)"

Irakasleek itxaropen ezberdinak dituzte umeengan bere sexu biologikoaren arabera eta umeei horrela transmititzen zaie.
Horrek azken finean umearen genero eraikuntzan ere eragina izaten  du. Eta ezkutuko Curriculumaren bitartez HETERONORMA eta BINARISMOA ren transmisioa  gailentzen da.
Irakasleak  kontutan hartu behar dugu, ikasleei eskaintzen dizkiegun ereduak, materialak, hitz egiteko moduak ... aniztasuna agertu behar dela, sexu aniztasuna, familia anitzak... ohiko ereduei hegemonia kenduz.
Irakasleak nire ustez, ikasleak elkarren artean maitatzen erakutsi behar diete. Maitatzeak , bestearen aniztasuna edo ezberdintasuna onartzea esan nahi du. Horrela , ondokoaren errespetua emango da eta norberak nahi duen identitate sexuala aukeratzeko kanpoko eragileak edo presioak txikitzen ditu.

Azken finean  HETERONORMA  horretatik aldentzen denari ahalik eta biderik errazena egiten saiatu behar gara Hezkuntzan . 
Jendarte honek, ez baitie erraz jartzen Identitate sexuala normaltasunez aukeratzen.



Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behaturikoak oraindik ere Genero Identitatearen inguruan ez ezagutza handia dagoela.
Egia da, LGTB mugimenduk aurrerapen handiak ekarri dituela jendartean. 
Gero eta gehiago daude GAY eta LESBIANEN, transexualak, transgeneroak, Familia eredu anitzak... Baina hauek gutxiengoak dira  eta sistema hetereopatriarkatuak ezarritako irizpideak  eta zapalkuntzak ematen dira. 
Bakarrik izan behar dugu kontutan aurreko asteetan entzundako berria 11 urteko mutiko bat erasotua izan dela beste adin txikiko batzuengatik trans a izateagatik. Niretzat berri hau, oso adierazgarria da.
Beste alde batetik, Naizen bezalako elkarteek lan handia ere egiten ari direla iruditzen zait. Eta pertsona askori ezagutzen ez zuten beste errealitateak erakusten laguntzen dutela.



#ALAITZ#IDENTITATEAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina