«CREATIVITY». Euskal feministen
arabera, SEXUALITATE ona pertsonon beste hainbat
dimentsioren moduan, eraikuntza sozial bat da eta modu askean bizi behar da. Interesgarria
da teoria hau ikuspegi sozialetik, eta sexuaren kontzeptua sormen-prozesu gisa
eraldaketa feministan.
«LEGALITY». Berdintasunaren aldeko borrokan benetako aurrerapenak
lortu dira, baina oraindik bidea dago askoz gehiago egiteko. Horregatik da hain
garrantzitsua LGBTI pertsonen berdintasunaren aldeko ikusgarritasuna ematea. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar mundu mailan, herrialde askotan lege zaharkituak edo errepresiboak mantentzen direla.
iturria: UN Human Rights
Post hau gomendatzen dut aste honetan Simone De Beauvoir-en aipua oso egokia iruditu zaidalako.
"En sí, la homosexualidad
está tan limitada como la heterosexualidad: lo ideal sería ser capaz de amar a
una mujer o a un hombre, a cualquier ser humano, sin sentir miedo, inhibición u
obligación."
Yvonne Chaka Chaka ekintzaile feministak emakumeen giza eskubideak defendatzen ditu mundu aske eta berdinzale batean: “Ez dago ezer ilegalik pertsona batek nahi
duena maitatzean”.
iturria: UN Human Rights
Sentsibilizaziorako
baliagarria suertatu zaidan gida zuekin partekatu nahi nuke, UNESCO Etxeak
argitaratutako gida didaktikoa. Berari esker ikasi ahal dira hainbat gauza, hala nola, berdintasunaren esanahia, feminitate eta maskulinitate alternatibo
berdinzaleak eta teoria feminista eta berdintasun-diskurtsoak.
Familia gehienetan, emakumeen eta nesken eskubideak susta daitezke, baina ez dugu ahaztu behar beste batzuetan baita urratu ere, haien ahotsak isiltzen diren eta genero-desberdintasuna nagusi den gune bihurtuz.
iturria: UN Women
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina